Inicio / Noticias / Formación para el empleo / 11.500 lagunek erabili dute Fondo Formación Euskadi enpresak 10 urtez kudeatu duen Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua

Noticias

11.500 lagunek erabili dute Fondo Formación Euskadi enpresak 10 urtez kudeatu duen Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua

Formación para el empleo
13.11.2013
FONDO FORMACION EUSKADI etengabe aritu da Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua eskaintzen 2003. urtetik hona, orduan sinatu baitzuen hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Harrez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat esparrutan jardun da, esate baterako, Behe Ibaizabal eskualdean (2003-2007), Aiaran, Goi Nerbioi eta Durangaldean (2004-2007) eta Ezkerralde eta Meatzaldean (2007-2013). 
 FONDO FORMACION EUSKADI etengabe aritu da Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua eskaintzen 2003. urtetik hona, orduan sinatu baitzuen hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Harrez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat esparrutan jardun da, esate baterako, Behe Ibaizabal eskualdean (2003-2007), Aiaran, Goi Nerbioi eta Durangaldean (2004-2007) eta Ezkerralde eta Meatzaldean (2007-2013).

Zerbitzuak hainbat helburu izan ditu hasieratik bertatik, eta horiek zuzendu dute bere jarduna, sortu zenetik hona igaro diren 10 urteetan. Hain zuzen, hauek: jarduteko esparruan egiten diren prestakuntzako jarduera eta ekimen guztiak biltzea eta eguneratuta izatea; esparru geografiko horretako jendeari aholkua eta orientabidea ematea; zeregin proaktiboa betetzea ikaskuntzaren eskaintza eta eskaera bultzatzeko; etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, antzemandako beharrizanak aintzat hartuta; eta, azkenean, zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzea.

11.500 lagun baino gehiago igaro dira Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzutik, sortu zenetik hona. Hala, erabiltzaileek aukera izan dute ikaskuntzarako informazio eta motibazioko saioetan parte hartzeko, eta banakako saioak eta tutoretzat eskaini zaizkie.

Zerbitzuak jardunean eman dituen 10 urteetan, Fondo Formación Euskadi enpresa etengabeko ikaskuntzari lotutako jarduteko prozedurak eta protokoloak hobetzen joan da, eta bere burua berriz asmatu du, JAKINBIDE izena hartuta. Hala, neurrira egindako eta erabiltzaileengandik hurbil dagoen tratuari eta lanbide-arloko kalitateari eutsi ahal izan die, berme gisa. Jarduera berriak sartzearen alde egin du, horrela, gaur egungo eskakizunei erantzuna eman ahal izateko, hala erabiltzaileen, nola informazioa ematen duten erakundeen eskakizunei. Horrez gain, beste urrats bat egin du aurrera, udal eta/edo eskualdeko erakundeen artean informazioa bideratzeko, eta hainbat zerbitzuren arteko lankidetza bultzatzeko.
 

Aldatzen ari den jendartea

Denboraldi guztian erabiltzaileekin harremanetan etengabe egon garenez, sakon ezagutu ahal izan dugu zein diren biztanleek etengabeko ikaskuntzaren arloan dituzten beharrizanak eta gabeziak. Aldaketak nabaritzen ditugu azken 2 urteetan izan diren erabiltzaileen soslaian. Hasieran, zerbitzuko erabiltzaile gehienak 35 eta 44 urte arteko emakumeak ziren, prestakuntza jasoz eguneko zereginak osatu nahi zituzten emakumeak. Hala ere, azken urtean, erabiltzaileen %80 baino gehiago gizonezkoak dira, prestakuntza-maila handiagoa duten gizonak. Horrez gain, egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, gaur egungo erabiltzaileek lan-merkatuan hasteko aukera gehiago ematen duten lanbideetara zuzenduta dagoen prestakuntza eskatzen dute.
jakinbide_2015