Inicio / Noticias / Formación para el empleo / 15 ikaslek lortuko dute Garbiketako Profesionaltasun Ziurtagiria, Fondo Formación Euskadik irakatsitako Bizkaiko Gurutze Gorriaren POISES programaren bidez

Noticias

15 ikaslek lortuko dute Garbiketako Profesionaltasun Ziurtagiria, Fondo Formación Euskadik irakatsitako Bizkaiko Gurutze Gorriaren POISES programaren bidez

Formación para el empleo
09.06.2016
Gurutze Gorriak enplegu-arloko ekimenak eta proiektuak abiarazten ditu, langabeziak gehien kaltetutako pertsonek eta gizarte-taldeak enplegua lor dezatena sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko, POISES - Gizarteratzeko eta Ekonomia Sozialeko Programa Operatiboaren esparruan, eta 2016-2019 denboraldirako Europako Gizarte Funtsaren bidez.
Bizkaiko Gurutze Gorriak Fondo Formación Euskadi hautatu du, lan-merkatuan eskatzen diren gaitasunen lanbide-gaikuntzaz arduratu dadin, eta parte hartuko duen 15 laguneko taldearen enplegagarritasuna susta dezan. Ildo horretan, prestakuntzako programa bat garatu da, hain zuzen, eraikinetako eta lokaletako altzarien eta gainazalen garbiketako profesionaltasun-ziurtagiria (SSCM0108) eta enplegurako dinamizazioko tailer bat.


Maiatzean, ikasleen taldea Fondo Formación Euskadik Trapagaranen dituen instalazioetara joan da, eraikinetako eta lokaletako altzarien eta gainazalen garbiketako profesionaltasun-ziurtagiria egiteko. Guztira, prestakuntzako 150 ordu hartu dituzte, eta, horrenbestez, gainazalen eta altzarien arloan lanak segurtasunez eta profesionaltasunez egiteko behar diren gaitasuna eta jarrerak eskuratu dituzte. Prestakuntza hori osatzeko, 80 orduko praktika egin dute enpresetan. Era horretan, profesionaltasuneko ziurtagiriaren titulu ofiziala eskuratzeko ibilbide osoa egin dute.

Profesionaltasuneko ziurtagiriaren prestakuntza-aldiaren ondoren, parte-hartzaileek gaitasunen tailerra egin dute: Enplegurako dinamizazioa. 28 orduko tailer horretan, motibazioa eta parte-hartzaile bakoitzaren gaitasun profesionalak eta pertsonalak garbiketa-arloko enpresen beharretara egokitzeko modua landu da, etorkizunean parte-hartzaileek lana errazago aurkitu dezaten lortu nahian.

Fondo Formación Euskadik egindako programa horrekin, lan-merkatuan hasteko zailtasun gehien duten pertsonen lan-aukerak hobetzeko Gurutze Gorria egiten ari den ahalegina bultzatu nahi da, pertsona horien gaitasunak indartuta, baldintza onak dituen lana aurkitu dezaten.

Profesionaltasuneko ziurtagiriak Fondo Formación Euskadi-n

Fondo Formación Euskadik ibilbide luzea du egina, profesionaltasuneko ziurtagiriak ematen, eta etengabe hazten joateko joera du. Fondo Formación Euskadik pertsona askori eman die prestakuntza, profesionaltasuneko ziurtagirien bidez. Guztira, 60 ikastaro baino gehiago eman ditu osorik azken urteetan profesionaltasuneko ziurtagiriak banatzeko.

Errazago laneratzeko prestakuntza eman nahian eta, era berean, profesionaltasuneko ziurtagiria emanda hainbat arlotan —adibidez, soziosanitarioan— lanean aritzeko langileei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen laguntzeko, Fondo Formación Euskadik 27 profesionaltasuneko ziurtagiri  eskaintzen ditu katalogoan eta etengabe egiten du lan egiaztagiri berriak eskuratzeko.
 
cruz roja-cp-limpieza