Inicio / Noticias / Actualidad / 3D inprimaketak eragindako iraultza Fondo Formación Euskadira iritsi da, gelditzeko asmoz

Noticias

3D inprimaketak eragindako iraultza Fondo Formación Euskadira iritsi da, gelditzeko asmoz

Actualidad
11.04.2017
3D inprimaketa izeneko teknologiak hiru dimentsioko objektu solidoak fabrikatzen ditu, geruzaz geruza, eredu digital batetik abiatuta. Horrek iraultza handia piztu du, alde batetik, edozein ideia gauzatzeko aukera ematen duelako, eta, bestetik, aldaketa eragingo duelako ekoizpen-prozesu guztietan, kontrol zuzena izateko aukera ematen baitu.
3D inprimaketak itxaropen handiak piztu, eta aukerak ematen ditu etxe-arloan, baina, hala ere, industria-esparruan du tresna honek indarrik handiena. Fabrikatzeko kostua merkatzeko eta prozesuak bizkortzeko ekarpena egiten duenez, enpresa asko mota honetako ekipoak sartzen ari dira beren ikerkuntza- eta ekoizpen-garapenetan. Makina bat aplikazio izan ditzake arlo tekniko guztietan, esate baterako, matrizegintzan, piezen edo atalen aurretiazko fabrikazioan, arkitekturan edota industria-diseinuan. Horrez gain, gaur egun protesi medikoak sortzeko erabiltzen ari da, eta gero eta erabilgarritasun gehiago ari dira aurkitzen.

Zenbatespenen arabera, 2020an, mundu osoko ekoizpenaren %95 3D inprimaketatik igaroko da zuzenean edo zeharka. 3D inprimaketa errealitate bat da gaur egun profil berriak behar dituzten negozio berrietan, baina tradiziozko sektoreetako lanbideak ere aldatu ditu. Hargatik, teknologia hau goitik behera aldatzen ari da lan-ikuspegia. Inprimagailuek lanerako aukera berriak sortzen dituzte: industria- edo elektronika-ingeniariak edota lineetako langileak. Tresna hau dena iraultzen ari da, lan egiteko modu berria sartzen duelako sektore bakoitzean, eta, ondorioz, 3D inprimagailua erabiltzen espezializatuta dauden profesionalak behar direlako.

Fondo Formación Euskadik, berrikuntzaren alde egindako apustuari jarraiki eta 3D inprimaketa azken urteetan esparru teknologikoan izan den teknologiarik handienetako bat dela ikusita, 3D inprimaketako prestakuntza sartu du prestakuntzako ekintzen katalogoan. Prestakuntza horrek hardware eta software librea ditu oinarrian, ezagutza horietatik abiatuta 3D inprimaketaren ikuspegi egokia lor baitaiteke.

Hainbat teknika daude hiru dimentsiotan ekoizteko, baina haien beharrak oso antzekoak dira: hardwarea behar da atal fisiko motor, mikrokontroladore, driver eta abarretarako; softwarea eta programak pieza diseinatzeko; eta postprozesatzea, azkenean 3D inprimagailura bidali ahal izateko. Fondo Formación Euskadik darabilen 3D inprimaketa-eredua RepRap proiektukoa da (erreplikazio azkarra).
 
Arlo honetan teknikari bat prestatzeko, hainbat ezagutza bateratu behar dira: elektrizitatea, elektronika analogikoa, elektronika digitala, mikrokontroladoreak, mekanika, zenbakizko kontrola, 3D diseinuko softwarea eta postprozesatzeko softwarea.

Gure 3D inprimaketako prestakuntzan, informazio-kopuru handia ematen diegu ikasleei, aipatu ditugun arlo guztietan, prestakuntzari balio gehigarria erantsita.
 
impresora 3d