Inicio / Noticias / Formación para el empleo / 430 lagunek baino gehiagok hobetuko dute beren enplegagarritasuna, Fondo Formación Euskadik emandako Bizkaiko Foru Aldundiaren programetan eta dekretuetan parte hartuz

Noticias

430 lagunek baino gehiagok hobetuko dute beren enplegagarritasuna, Fondo Formación Euskadik emandako Bizkaiko Foru Aldundiaren programetan eta dekretuetan parte hartuz

Formación para el empleo
14.03.2017
Bizkaiko Foru Aldundiak, zenbait udalek eta Fundación Fondo Formaciónek prestakuntzako programa batzuk jarri dituzte abian, laneratzeko zailtasunak dituzten lagunen enplegagarritasuna hobetzeko; eta Fondo Formación Euskadiren laguntza dute, prestakuntzako eta laneratzeko programetan espezializatuta dagoen erakundea baita.
Fondo Formación Euskadik bi arlo desberdinetan hartu du parte. Alde batetik, Arrigorriaga, Muskiz, Sestao, Trapagaran eta Fundación Fondo Formación-ek sustatutako osoko prestakuntza- eta enplegu-programak landu ditu, parte-hartzaileei lan-arloko irtenbidea emateko eta lan-merkatuari aurre egiteko behar diren tresna guztiak eskaintzeko. Programa horiek duten egiturak batera biltzen ditu motibazioa, aktibazioa eta kalitatezko prestakuntza, udalerrietan enplegua sor dezakeen arlo batean.

Horregatik, plan bakoitzak profesionaltasuneko ziurtagiri jakin bati lotutako prestakuntza teknikoa du: gizarte- eta osasun-laguntza pertsonentzat etxean, gizarte- eta osasun-laguntza mendeko pertsonentzat gizarte-erakundeetan, eta merkataritzako jarduera osagarriak. Horrela, arlo horretan lan egiteko behar diren gaitasunak eskainiko dizkie parte-hartzaileei. Prestakuntza hori osatzeko, lanez kanpoko praktikak egingo dira sektoreko enpresetan.

Horrez gain, programek taldeko coaching-eko 70 eta 80 ordu bitartean dituzte, laneko orientazioari eta laguntzari eskainiak, bi tailer berritzailetan emateko. Hain zuzen, enplegurako dinamizazio- eta aktibazio-tailer bat, eta enplegua bilatzeko teknika eta tresna aurreratuei buruzko beste tailer bat. Bietan, parte-hartzaileek ekintzako plan indibidual bat prestatu beharko dute, beren helburuak lortzeko.

Aldundiaren programen eta dekretuen barruan, Fondo Formación Euskadik prestakuntzako moduluak ematen ditu, Fundación Fondo Formación-entzat, profesionaltasuneko ziurtagiria lortzeko. Oraingoan, laneratzeko aukerak dituzten arlo hauek jorratu dira: gizarte- eta osasun-laguntza mendeko pertsonentzat gizarte-erakundeetan, salmentako jarduerak eta administrazio-kudeaketako jarduerak.

Fondo Formación Euskadik parte hartutako bigarren lerroa Zalla eta Sestaoko udalek, Meatzaldeko Behargintzak, Abanto-Zierbenako Zerbitzuak eta Fundación Fondo Formación-ek eskatuta jorratu du. Horren bidez, iraupen laburreko prestakuntzako ekintzak egingo ditu, 20 eta 45 ordu artekoak, harremanak izateko eta antolatzeko trebetasunak, eta gaitasun pertsonalak eta teknikoak eskuratzen prestatzeko. Ekintza horien artean, prestakuntzako jarduera ugari daude, hala nola enplegua bilatzeko zeharkako prestakuntza, informatika, antolakuntzako trebetasunak, berrikuntza eta sormena, edota logistika-, salmenta- eta ostalaritza-arloetako prestakuntza teknikoa.

 
NOTICIA LANBERRO