Inicio / Noticias / Actualidad / Abian da Fondo Formación Euskadiren web berria Gaurkotasuna

Noticias

Abian da Fondo Formación Euskadiren web berria Gaurkotasuna

Actualidad
06.04.2016
Fondo Formación Euskadik  web orri berria atera berri du, erabiltzaileari nabigazio erraza, intuiziokoa eta elkarreragilea eskaintzen dion espazio bat. Ildo horretan, hainbat aurrerapen teknologiko egin ditu, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen duten plataforma honen errendimendua hobetzeko.
 Gonbit egiten dizugu webetik nabigatzeko, eta gure produktuen, zerbitzuen eta konponbideen eskaintza ezagutzeko, erakunde eta administrazio publikoei eta prestakuntza- eta enplegu-arloan interesa duten pertsonei zuzenduta baitago. Web orri berri honekin, harreman zuzena izan nahi dugu bisitariekin, eta informazio zehatza eskaini nahi diegu, interes-taldeek katalogatuta.

Proiektu berri honekin, Fondo Formación Euskadik informazioa hurbildu nahi die bisitariei, oso bisuala eta intuitiboa den edukien egitura erabilita. Erabilgarritasunari lotutako irizpideak hartu ditugu aintzat, nabigazioa errazteko, eta atariko baliagarritasunetara arin eta eraginkortasunez sartu ahal izateko. Web orria modernizatuta, interfaze erakargarriagoa eta argiagoa eskaini nahi diogu erabiltzaileari, informazioa eskuratzeko egin beharreko urratsak gutxitzeko.

Bisitatu, hemen: www.ffeuskadi.net 
nueva web