Inicio / Noticias / Actualidad / Aurtengoan ere Jakinbidek herritarrei beharrezko informazioa eskaini die, ikaskuntzaren bidez garapen pertsonal, profesional eta soziala eskuratzeko

Noticias

Aurtengoan ere Jakinbidek herritarrei beharrezko informazioa eskaini die, ikaskuntzaren bidez garapen pertsonal, profesional eta soziala eskuratzeko

Actualidad
05.02.2017
Fondo Formación Euskadiren JAKINBIDE Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak bizitzan zehar ikastearen kultura sustatu du Barakaldo eta Meatzaldean 25 urte baino gehiagoko herritar enplegudun eta langabeen artean.
Zerbitzu honek informazioa eta aholkularitza eskaintzen du doan Barakaldo eta Meatzaldean garatzen den edozein prestakuntza jarduerari buruz: ikastaroak, solasaldiak, tailerrak, mintegiak, lehiaketak, elkarteetan parte hartzea, boluntariotza... edozein jakintza esparru eta modalitatetan.
Halaber, Jakinbiden ikaskuntzako berariazko ekintzak diseinatu, sustatu eta garatzen dira, inguruan bertan ezagutu bai baina erantzunik ez duten beharren arabera.

Barakaldo eta Meatzealdeko prestakuntza eskaera oso zabala eta sakabanatua da. Horregatik, Jakinbideren lana funtsezkoa da dagoen informazio osoa zentralizatu eta herritarrei hurbiltzeko. Lan hori egiteko, Jakinbidek zubiak eraikitzen ditu herritarren eta eskualdean prestakuntza eskaintzen duten erakundeen artean. Horrekin batera, urrats bat egin nahi du aurrera bizitza osoko prestakuntzaren kulturan, loturak eginik, erakunde guztien artean bata eta bestearen informazioa bideratuz eta zerbitzuaren erabiltzaileei eskainiz.

Zerbitzua abian jarri zenetik, 13.150 lagunek baino gehiagok hartu dute parte ikaskuntzarako informazio eta motibazioko saioetan, eta 5.350 lagunek baino gehiagok jaso dute aholkua banakako saioetan eta tutoretzetan. Datu horiek baieztatzen dutenez, Ikaskuntza Iraunkorrerako Jakinbide Bitartekaritza Zerbitzua inguruan sustrai sakonak dituen zerbitzu publikoa da, eta herritarrek erabili nahiz baloratu egiten dute.

Fondo Formación Euskadi Prestakuntza Funtsa ikaskuntzarako bitartekaritza zerbitzua eskaintzen ari da 2003. urtetik hona, orduan sinatu baitzuen hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Harrez gero, euskal lurraldeko hainbat esparrutan jardun du.

Interesa duten lagunek gure web-orria bisita dezakete prestakuntza aurkitzeko, www.jakinbide.info, interesgarriak iruditzen zaizkizun jarduerei buruzko informazioa eskuratzeko inprimakia bete, http://www.jakinbide.info/registro, edo idatzi iezaguzu posta helbidera: info@jakinbide.info.
 
jakinbide 2017