Inicio / Noticias / Formación continua / Bermeoko Behargintzak Fondo Formación Euskadiren laguntza du eskualdeko salerosleak prestatzeko

Noticias

Bermeoko Behargintzak Fondo Formación Euskadiren laguntza du eskualdeko salerosleak prestatzeko

Formación continua
12.11.2015
Bermeoko Behargintzak programa bat antolatu du Bermeoko salerosleei prestakuntza emateko, saltokietan dituzten benetako beharrizanak kontuan hartuta. 
Bermeoko Behargintzak programa bat antolatu du Bermeoko salerosleei prestakuntza emateko, saltokietan dituzten benetako beharrizanak kontuan hartuta. Ildo horretan, prestakuntzako hiru ekintza moldatu ditu saltokiak hobeto kudeatzeko, Fondo Formación Euskadiren lankidetzaz, erakunde hori aditua baita enplegu eta prestakuntzaren arloan.

Prestakuntza-programak 62 orduko iraupena du, eta prestakuntzako hiru ekintzatan dago banatuta, aurtengo urritik eta abendura arte egitekoak. Ekintza horien bidez, prestakuntza eman nahi zaie parte-hartzaileei saltokiko egiturazko elementuak ezagutzeko eta aldatzeko trebetasuna har dezaten. Horrez gain, teknika desberdinak irakatsi nahi zaizkie, salmentak handitu ahal izateko, bezeroen gustuak eta beharrizanak kontuan hartuta.

Prestakuntzako tailerrez gain, ekintza guztietan bi orduko iraupena duen laguntza-saio bat dago, tailerra bukatu ondoren egitekoa Laguntza-saio horien bidez, ikasitakoa praktikan jartzean azaltzen diren zalantzak argitzen dira, eta, gainera, parte-hartzaileek aukera dute esperientziak trukatu ahal izateko.

Programak harrera ona izan du eskualdeko saltzaileen artean, eta eskaini diren plaza guztiak bete dira. Horiek ikusita, Bermeoko Behargintza prestakuntzako ekintza gehiago egiteko aukera aztertzen ari da.

Egin den lehenengo ekintzari dagokionez -Merchadising-a eta erakusleihoak atontzea (24 ordu)-, parte-hartzaileek ondo balioetsi dute, prestakuntza erabilgarria eta atsegina izan dela nabarmendu dute, eta oso balioespen ona egin dute laguntza-saioari buruz.

Joan den azaroaren 2an Saltzeko teknikei buruzko prestakuntza (22 ordu) ematen hasi zen Bermeoko Behargintzako instalazioetan. Horrenbestez, Bilgarriak jartzea eta paketeak ekintza baizik ez da falta (16 ordu). Hori hil honen amaieran izango da, eta honezkero itxaron-zerrenda luzea du. 
formación-behargintza-bermeo