Inicio / Noticias / Formación continua / Berrikuntzak etengabeko prestakuntzan

Noticias

Berrikuntzak etengabeko prestakuntzan

Formación continua
13.04.2015
Joan den martxoaren 23an, astelehenarekin, lan-esparruan enplegurako lanbide-heziketako sistemaren presazko erreformarako martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege-dekretua argitaratu da BOEn:

Enpresek programatutako (eta hobaria jasotako) prestakuntzako alderdi garrantzitsuak 
Joan den martxoaren 23an, astelehenarekin, lan-esparruan enplegurako lanbide-heziketako sistemaren presazko erreformarako martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege-dekretua argitaratu da BOEn:

Enpresek programatutako (eta hobaria jasotako) prestakuntzako alderdi garrantzitsuak

Lanbide-heziketan kotizatzen duten enpresek, beren tamaina edozein delarik ere, prestakuntzako kreditua izango dute aurrerantzean ere, enpresen eta langileen benetako, berehalako eta berariazko beharrizanetarako egokiak diren prestakuntzako ekintzetan langileak prestatzeko. Prestakuntzako ekintza horiek behar den malgutasunez egingo dira, eduki eta ekintza emateko une aldetik, enpresaren prestakuntzako beharrak azkar betetzeko, eta langileen gaitasunak eskaera aldakorren arabera behar bezala egokitzeko.


Hiru modu daude prestakuntzako ekintzak kudeatzeko eta emateko:

Enpresek beren kabuz antolatu ahal izango dute langileen prestakuntza, eta, horrez gain, prestakuntza beren baliabideak erabiliz eman, edo kontrataziora jo ahal izango dute.

Behar bezala egiaztatutako edo erregistroan inskribatutako kanpoko erakunde bat kontratatzeko aukera izango dute, prestakuntza antolatu, kudeatu eta eman dezan.

Enpresak antolakuntzan eta kudeaketan aditua den erakunde bat kontratatzen du. Erakunde aditu horrek ez du egiaztatuta egon behar, kostuen %100 kobratuko dio bezeroari, eta prestakuntzako erakundeari ordainduko dio.


Enpresen baterako finantzaketa aldatu, eta tamainaren arabera antolatuko da:

  • 1 eta 9 langile arteko enpresak: %5.
  • 10 eta 49 langile artekoak: %10.
  • 50 eta 249 langile artekoak: %20.
  • 250 langile edo gehiagokoak: %40.
 

Prestakuntzako kredituaren bidez, enplegurako lanbide-prestakuntzako urteko 20 orduko baimen ordainduari lotutako prestakuntza-jarduera finantzatu ahal izango da, gutxienez, enpresan urtebeteko antzinatasuna duten langileei dagokienez (Langileen Estatutuaren Legeak 23.3 artikuluan eta lan-merkatua eraldatzeko presako neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege-dekretuak 2.3 artikuluan onetsia).

Enplegurako lanbide-prestakuntza aurrez aurre eta teleprestakuntzaren bidez eman ahal izango da, baita modu mistoan ere, hau da, aurreko bi modalitateak batera erabiliz (Urrutiko modalitatea kenduko da). Urrutiko modalitatea 2016ko urtarrilaren 1ean desagertuko da.

Prestakuntzako ekintzek ordubeteko iraupena izango dute gutxienez. Nolanahi ere, prestakuntzako prozesu bat garatzeko xederik ez duten informazio edo zabalkunderako jarduerak ez dira prestakuntzako ekintzatzat joko.

Antolakuntzako kostuak finantzatu ahal izango dira, betiere, enpresek kanpoko erakunde baten esku uzten badute prestakuntzaren antolakuntza. Kostu horiek ez dira prestakuntzako jardueraren kostuaren %10etik gora joko. Hala ere, plantillan 6 eta 9 langile artean dituzten enpresetako langileei zuzendutako prestakuntzako ekintzak badira, %15ekoak izango dira gehienez; eta plantillan gehienez 5 langile dituzten enpresentzat badira, %20koak izango dira gehien jota.

Eskumena duen administrazioak gehiago indartuko ditu prestakuntzaren jarraipena eta kontrola, kanpoko erakunde espezializatuen laguntzaz.

Enpresak, erakunde antolatzaileak eta prestakuntza ematen duen erakundeak erantzukizun solidarioa izango dute, behar ez denean emandako hobariak itzultzeko.

Enpresa-talde bat izanez gero, enpresa bakoitzak erabili ahal izango du taldeari dagokion kredituaren zenbatekoa, eta bakoitzak lanbide-prestakuntza gisa kotizatutako kopuruaren %100 izango da muga. Enpresa-taldeen eredu berria 2016ko urtarrilaren 1ean jarriko da abian.

 

Eusko Jaurlaritzak atzeratu egin du HOBETUZ programen onarpena (2015-03-24)

(EFE Agentzia)

Eusko Jaurlaritza Ministroen Kontseiluak aurreko ostiralean onetsi zuen etengabeko prestakuntzari buruzko errege-dekretua aztertzen ari da, arlo horretan egiten dituen deialdiak araudi berrira egokitzeko.

Enplegu eta Politika Sozialen euskal sailburua den Angel Toñak joan den astean iragarri zuenez, Gobernu Kontseiluak gaur egingo duen bileran etengabeko prestakuntzarako Hobetuz euskal fundazioaren aurtengo programak onestea zegoen aurreikusita.

Hala ere, Jaurlaritzako bozeramailea den Josu Erkorekak argitu du azkenean ez direla Hobetuzen aurtengo programak onetsi, Jaurlaritzako zerbitzuak errege-dekretuaren edukia aztertzen ari direlako.

Joan den ostiralean, Espainiako Gobernuak onetsi zuzen lanbide-prestakuntzaren erreformak, gardentasuna eta zigortzeko ahalmena indartzeaz gain, ikuskatzeko unitate berezi bat sortu du, ikastaroetan iruzurrik ez izateko eta laguntzak modu irregularrean ez eskuratzeko, eta eragile sozialak kudeaketa ekonomikotik kanpo utzi dira.

Erkorekak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "oinarrizko zuhurtziaz" eta "segurtasun juridikoz" erabaki du Hobetuzen ikastaroen onespena atzeratzea, deialdiak estatuko araudi berrira egokitzeko.