Inicio / Noticias / Formación para el empleo / DBHrik eta lan-esperientziarik gabeko gazteek laneratzeko ibilbidean izena emateko epea zabalik

Noticias

DBHrik eta lan-esperientziarik gabeko gazteek laneratzeko ibilbidean izena emateko epea zabalik

Formación para el empleo
15.12.2015
 DBHrik eta lan-esperientzia kontrastaturik gabeko 16 eta 30 urte arteko Bizkaiko gazteek PICE - Prestakuntza eta Enpleguko Osoko Programako prestakuntza-planean parte hartu ahal izango dute.
DBHrik eta lan-esperientzia kontrastaturik gabeko 16 eta 30 urte arteko Bizkaiko gazteek PICE - Prestakuntza eta Enpleguko Osoko Programako prestakuntza-planean parte hartu ahal izango dute. PICE planak banan-banako programa bat du, gazteak prestakuntzako ibilbidean barrena gidatu eta laguntza emateko. Ibilbidea parte-hartzaile bakoitzaren neurrira prestatzen da, bere lan-prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan errazago sar dadin lortzeko.

Gaitzeko Planaren bidez, parte hartzen duten gazteen oinarrizko gaitasunak hobetu, IKTen eta trebetasun sozialetan duten prestakuntza bultzatu, oinarrizko gaitasunei buruzko prestakuntzaren bidez haien prestakuntza bultzatu, eta haien enplegagarritasuna hobetu nahi da, inguruko enpresei kontratatzeko laguntza eta pizgarriak emanda.

Prestatutako ibilbidearen abiaburu gisa, Bokaziozko orientabidea dago, parte hartzen duen gazte bakoitzak dituen beharrizan bereziak hautemateko. Gero, prestakuntza nagusia emango zaie, hain zuzen, trebetasun sozialak eta IKT; eta prestakuntza zehatza ere bai, enplegurako oinarrizko gaitasunak lantzeko. Azkenik, neurriak eta ekintzak egingo dira, enpresetara hurbiltzeko, eta laneratzeko.

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Eskaera aurkeztu aurreko 30 egutegi-egunetan lan egin gabe egotea.
  • Eskaera aurkeztutako egunaren aurreko 30 egutegi-egunetan hilean 40 ordutik gorako prestakuntza-ekintzarik ez egitea.
Programa merkataritzako ganberek antolatu dute, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu du, eta Fondo Formación Euskadi S.L. eta Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko udalen laguntza jaso du.

Programa honetan parte hartzeko interesa dutenek harremanetan jarri behar dute Fondo Formación Euskadirekin.
94.418.60.50
info@ffeuskadi.net 
pice