Inicio / Noticias / Proyectos innovadores / DEMOLA BASQUE COUNTRY AURKEZTU GENUEN HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZA PRAKTIKA EGOKI BEZALA “APINNO-ACTION PROJECT FOR INNOVATION” HITZALDIAN

Noticias

DEMOLA BASQUE COUNTRY AURKEZTU GENUEN HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZA PRAKTIKA EGOKI BEZALA “APINNO-ACTION PROJECT FOR INNOVATION” HITZALDIAN

Proyectos innovadores
14.12.2016
Tecnalia ICTk gonbidatuta, joan den azaroaren 21ean, Demola Basque Country (www.demola.net) aurkeztu genuen Bulgarian Sofiako Inter Expo Centerren, Apinno-Action project for Innovation proiektuko azkeneko hitzaldian 
Apinno-Action Project for Innovation Erasmus+ proiektua da, eta bertan esperimentatzen aritu da Tecnalia ITC, beste bost bazkiderekin batera (Management Club, Middlexes University, Anfi Ventures, Joda Training eta BNTrekin), ia bi urtez, ikerkuntza-ekintzaren bitartez eta berrikuntzan oinarrituta enpresen eta unibertsitateen arteko lankidetza nola sustatu ikusteko; nola hezkuntzan berrikuntzak txertatuz, hala berrikuntza-prozesuetan hezkuntza prozesuak txertatuz. Pilar Tovarrek bi munduen arteko lankidetzaren praktika egokitzat aurkeztu du Demola esperientzia.
Demola Network 17 nodotan kokatuta dago, besteak beste, Euskal Herrian eta hiru kontinentetan (Europan, Afrikan eta Amerikan), eta “praktika egokitzat” aukeratu zuten. Azkeneko ekitaldian, honela aurkeztu zuten: Berrikuntza Irekiko nazioarteko plataforma, unibertsitateko ikasleen talentua eta enpresen beharrak proiektu erreal bakarrean batzea lortzen duena.
Joan den urrian, DEMOLA BASQUE COUNTRYren lehenengo edizioa izan zen Gipuzkoan, Oarsoaldeako Eskualde Garapeneko Agentziarekin batera egina, eta 5 enpresa, 25 ikasle baino gehiago eta 4 ikastetxe izan ziren parte-hartzaile. Jorratutako desafioen %80en ebaluazio ona egin dute enpresek.
Demola Basque Country finkatzen ari da Euskal Herrian; izan ere, aurtengo udazkeneko edizioan, enpresa berritzaileen 13 erronka berri jarri baitira abian (http://basquecountry.demola.net/apply). 
Demola berrikuntza irekiko proiektu estrategiko gisa kokatu da: enpresek eta ikasleek erronka errealentzako konponbideak sortzen dituzte elkarrekin, askotariko diziplinetan arituz, talde-lanean, hiru hilabete eta erdi irauten duen prozesuan laguntzen dieten bideratzaileekin 
demola