Inicio / Noticias / Actualidad / Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatu Teresa Laespadak Fondo Formación Euskadi bisitatu du

Noticias

Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatu Teresa Laespadak Fondo Formación Euskadi bisitatu du

Actualidad
31.05.2017
Joan den maiatzaren 30ean, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatu Teresa Laespadak eta Enpleguko zuzendari nagusi Alfonso Garciak bisita ofiziala egin zuten Trapagaranen kokatuta dauden Fondo Formación Euskadiko instalazioetan.
Bisita egitearen helburua aurrez aurre hitz egitea zen, bai Fondo Formación Euskadiko arduradunekin, eta bai instalazioetan dauden askotariko tailerretako ikasle batzuekin ere; batez ere prestakuntza praktikora bideratutako lan metodologiak egiaztatu ahal izan zituzten. Tailer horien bidez, laguntza eman nahi zaie gazteei eta gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten langabeei, honako gai hauetan: orientazioa, prestakuntza eta lan mundura sartzea, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dituen programa guztien barruan.

Bisitaldian zehar, diputatuak adierazi zuen enpleguaren sorrera bideratzearen aldeko apustua egiten jarraitu behar dugula, gazteen artean bereziki. Halaber, gogorarazi zuen Fondo Formación Euskadirekin eta Bizkaiko beste prestakuntza zentro batzuekin elkarlanean aritzeak aukera ematen duela zenbait alderdi garatzeko, besteak beste, Foru Aldundiak sustatzen duen Enplegu Gaztea programa, 2,5 milioi euroko inbertsioa duena, lurraldean zehar 4.000 lagun ingururen enplegua eskuratzeko gaitasuna hobetzeko helburua hartuta.
 
visita diputada