Inicio / Noticias / Formación continua / Enpresek aintzat hartzen dute plataforma eta orgetako langileentzako prestakuntza UNE arauei jarraiki egokitzea

Noticias

Enpresek aintzat hartzen dute plataforma eta orgetako langileentzako prestakuntza UNE arauei jarraiki egokitzea

Formación continua
18.09.2014
Laneko Arriskuen Prebentziorako 31/95 Legeak eta Laneko Ekipoak (Makinak) erabiltzeko 1215/97 Errege Dekretuak ezarri dutenari jarraiki, Fondo Formación Euskadik ikastaro hauek eskaintzen ditu, makineriaren ardura duten langileek behar adinako gaitasuna izan dezaten lortzeko, eta langileen, ekipamenduen eta instalazioen osotasun fisikoa zaintzeko: 10.000 kg arteko mantenuko orga altxatzaileetako operadorea eta langileentzako plataforma altxatzaile mugikorretako manipulatzailea. 
Laneko Arriskuen Prebentziorako 31/95 Legeak eta Laneko Ekipoak (Makinak) erabiltzeko 1215/97 Errege Dekretuak ezarri dutenari jarraiki, Fondo Formación Euskadik ikastaro hauek eskaintzen ditu, makineriaren ardura duten langileek behar adinako gaitasuna izan dezaten lortzeko, eta langileen, ekipamenduen eta instalazioen osotasun fisikoa zaintzeko: 10.000 kg arteko mantenuko orga altxatzaileetako operadorea eta langileentzako plataforma altxatzaile mugikorretako manipulatzailea.

2014ko urtearen hasieran, Fondo Formación Euskadik orga altxatzaileetako langileen prestakuntza egiaztatu zuen, 58451 UNE Arauaren bidez. Era berean, plataforma altxatzaileetako manipulatzaileen prestakuntza egiaztatu zuen, 58923 UNE Araua betez. Horrenbestez, ikastaroak egiten dituzten ikasleek arauak finkatutako eduki teoriko-praktikoak bete behar dituzte. Arauak arlo horretan eska daitezkeen irizpideak homologatzen ditu, eta, gainera, eska daitezkeen baldintzak finkatzen ditu, banakakoak eta enpresa-arlokoak.

Orain arte 12 ikastaro baino gehiago egin ditugu UNE arauak betez, eta enpresek harrera ona egin diete, batez ere prestakuntza izateko betekizuna egon arren oraindaino lan-profil horien prestakuntzako irizpideak bateratu ez dituzten horiek. Enpresek gero eta interes gehiago azaltzen dute arauak betetzeko, eta, ildo horretan, prestakuntza hori eskatzen dute haien langileentzat eta kontuan izaten dute kontratazio berriak egitean.

Arauen bidez, langileek goian aipatutako makineria erabiltzean bete behar dituzten baldintzak eta eskakizunak arautu, eta objektibotasunez ezar daitezke, enpresek ezinbestez bete behar baitituzte.

Fondo Formación Euskadin prestakuntza jasotzen duten ikasleek araua betetzen duen egiaztagiria eskuratzen dute, 5 urterako. Denboraldi hori igarota, atzera berritu behar dute egiaztagiria, gaurkotzeko prestakuntzaren bidez.

Fondo Formación Euskadik murriztutako ikastaroak eskaintzen ditu, gehienez 12 ikaslerentzat.

Enpresa edo interesa duen norbanako bat bazara, hemen duzu ikastaro horien laburpena. Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, 94 418 60 50 telefonoan, edo bidali mezu bat helbide honetara: info@ffeuskadi.net.


Langileentzako plataforma altxatzaile mugikorretako operadorea. UNE 58923

10. 000 kg arteko mantenuko orga altxatzaileetako operadorea. UNE 58451

 
"LANGILEENTZAKO PLATAFORMA ALTXATZAILE MUGIKORRETAKO MANIPULATZAILEA", AENOR UNE 58923 ARAUARI JARRAIKI

  • Prestakuntza teoriko-praktikoa.
  • Operadoreentzako hasierako maila: 4 ordu teoriko + 8 ordu praktiko makina-mota bakoitzeko
  • Operadoreentzako gaurkotze-maila: 2 ordu teoriko + 4 ordu praktiko makina-mota bakoitzeko
Egiaztagiri-motak

  • 1a mota. Estatiko bertikala
  • 1b mota. Besoko plataforma estatikoa
  • 2a mota. Txasis bertikaleko plataforma mugikorra
  • 2b mota. Besoko txasisa duen plataforma mugikorra
  • 3a mota. Plataforma mugikor bertikala
  • 3b mota. Besoko plataforma mugikorra
 

"10. 000 KG ARTEKO MANTENUKO ORGA ALTXATZAILEETAKO OPERADOREA", AENOR UNE 58451 ARAUARI JARRAIKI

  • Prestakuntza teoriko-praktikoa
  • Operadoreentzako hasierako maila: 24 ordu (8 teoriko eta 16 praktiko)
  • Operadoreentzako gaurkotze-maila: 8 ordu (4 teoriko eta 4 praktiko)
  • Gainbegiraleentzako hasierako maila: 10 ordu (8 teoriko eta 2 praktiko)
  • Gainbegiraleentzako gaurkotze-maila: 5 ordu (4 teoriko eta 1 praktikoa)
 

Egiaztagiriak:

  • 10. 000 kg arteko mantenuko orga altxatzaileetako operadorea.
  • 10. 000 kg arteko mantenuko orga altxatzaileetako gainbegiralea.