Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Euskadi Prestakuntza Funtsak eskualdeko gazteak lan munduan sartzea bideratzeko Amurrio Bideanek garatutako HAZILAN proiektuan parte hartzen du

Noticias

Euskadi Prestakuntza Funtsak eskualdeko gazteak lan munduan sartzea bideratzeko Amurrio Bideanek garatutako HAZILAN proiektuan parte hartzen du

Formación para el empleo
29.01.2016
 Datorren otsailaren 5ean hasiko da Amurrio Bidelanek garatutako Hazilan proiektua, eta horren bitartez lanik gabe dauden 20 eta 35 urte bitarteko 15 gazte kualifikatuk aukera izango dute proiektuen prestakuntza eta garapeneko programa batean parte hartzeko; programa hori parte hartzaileen enplegagarritasunera bideratuta dago.
 Datorren otsailaren 5ean hasiko da Amurrio Bidelanek garatutako Hazilan proiektua, eta horren bitartez lanik gabe dauden 20 eta 35 urte bitarteko 15 gazte kualifikatuk aukera izango dute proiektuen prestakuntza eta garapeneko programa batean parte hartzeko; programa hori parte hartzaileen enplegagarritasunera bideratuta dago.

Parte hartzaile guztiek gainditu beharko dituzten hiru fase ditu Hazilanek: Aktibatu fasea, enpresek gehien eskatzen dituzten zehar-lerroko konpetentzia profesional eta pertsonalak lantzera bideratutako 80 ordu teoriko-praktikorekin; Gaitze teknikoa, enpresa proiektuak garatzeko behar diren berariazko ezagutzak jasotzera bideratutako 150 ordu ingururekin, eta azkenik enpresa proiektuak garatzeko fasea, tokiko enpresetan proiektu errealak garatzen taldean lan eginez aldez aurreko ezagutzak eta ezagutza berriak aplikatuko diren 150 ordurekin.

Gaitze teknikoko faserako, Euskadi Prestakuntza Funtsarekin lankidetzan ari da Amurrio Bidean; berrikuntzako proiektuen garapenean erakunde aditua da Euskadi Prestakuntza Funtsa.  Euskadi Prestakuntza Funtsaren baitan, berrikuntza eta sormeneko 90 proiektu baino gehiago daude, eta irakasle arduradunak kudeatuko ditu berrikuntza, sormena eta proiektuen garapenera bideratutako 75 orduetan zehar. Prestakuntza horren baitan, enpresa batean berrikuntza eta sormena kudeatu eta sistematizatzeko beharrezko teknika, lanabes eta trebetasunak ezagutu eta garatzea bideratuko da, bai alde teknologikoari dagokionean, eta baita produktu edo zerbitzu, prozesu, antolamendu edo merkatu bezala ere; aldi berean, parte hartzaileak bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko eta proiektu berriak kudeatzeko prestatuz.

POPV FSE 2014-2020 programaren baitan garatutako jarduera da Hazilan, FSErekin erdibana finantzatua (%50), eta Garapenek koordinatua. Aurreikusitakoaren arabera, ekimena jarraitzeko asmoarekin sortu zen, eta otsailaren 5ean hasiko da 2019ra bitartean urtero garatuko diren planifikatutako lau edizioetako lehenengoa.
hazilan