Inicio / Noticias / Formación continua / FFEk salmentarako prestakuntza, entrenamendu eta laguntzako proiektu bat garatuko du Industrias Imar-ekin (Nuetalia taldearekin) azaroaren amaieratik aurrera.

Noticias

FFEk salmentarako prestakuntza, entrenamendu eta laguntzako proiektu bat garatuko du Industrias Imar-ekin (Nuetalia taldearekin) azaroaren amaieratik aurrera.

Formación continua
15.11.2016

Salmentak sustatzeko jarduerak ezinbestekoak dira egungo enpresen balio-katearen barruan. Produktuetan eta zerbitzuetan goi-mailako lehian aritzeko, enpresek merkataritzako jarduera desberdinak egin behar dituzte merkatuan kokatu eta beren sektorean erreferente bilakatu ahal izateko. Nork bere produktua eta lehiatzaileena ezagutzea ez da aski hobeto saltzeko. Bezeroa eta haren motibazioak aztertzen jakin behar da, ondo prestatuta egon behar da bezeroaren kontrako argudioei erantzuteko, salmenta une egokian burutzen jakin behar da, eta, horrez gain, gaitasuna izan behar da bezeroari saltzeko esperientzia pertsonalizatua sortzeko, merkataritzako lanaren etekinak maximizatze aldera. Horiek dira, hain zuzen, IMAR-entzat garatutako proiektu honen helburu nagusiak. 
Aldaketa pertsonal / profesionalerako prozesu hau bideratzaileak zuzendutako saioen bidez egingo da. Hona hemen metodologiaren oinarriak:

1. Saltzaile bakoitzaren autodiagnostikoa. Laguntza-saioa - Hasierako banakako coaching-a profesional bakoitzaren abiaburua zein den jakiteko, eta lehen deskribatutako helburuak lortzeko garatu behar den banakako ekintza-plana elkarren artean ezartzeko. Zein bide ibili behar dut?
2. Prestakuntza – Taldeko entrenamendua. Saio hauetan honela lan egingo da:
  • Parte-hartzaileak eta haien bizitzako benetako egoerak ardatz gisa hartuta: dinamikek benetako egoerak izango dituzte abiaburu, saltzaileen taldeak berak adierazitakoak, beren lanean egunero ikusten dutenaren isla direlako. Gure ERREALITATEAN oinarritutako ikasketa.
  • Ekintzan oinarrituta: esperimentazioa funtsezko osagaia da, aldaketa pertsonala lortzeko eta barneratzeko. Tresna hauek erabiliko ditugu, besteak beste: simulazioak, banakako eta taldeko dinamikak, benetako kasuak, adierazpen-teknikak, ekintza-planak, etab., IKASKETA KOLEKTIBOA bermatuta.
  • Benetako egoeran gauzatzera bideratuta: ezartzeko eta eskualdatzeko teknika desberdinen bidez, esate baterako, taldeak berak bizi izandako benetako egoeretan oinarritutako dinamikak eta ariketak, bezeroen esperientzia zehatzak erabiliz… Ikasketak behar bezala bermatuko du ikasitakoa lanpostura BEREHALA ESKUALDATU ahal izatea. 

3. Ikasitakoa lanpostura eskualdatzea. Ikasitakoa lanpostuan erabiltzea. Taldea gaitu ondoren, saltzaile bakoitzak aurreko saioetan landutakoa gauzatuko du.

4. Laguntza - Taldeko coaching-a – Jarraipena. Saltzaile bakoitzaren esperientzia pertsonala landu ondoren, taldea berriz batuko da, bezeroekin izandako egoeretan sortutako zalantzak konpontzeko, eta aldatzeko konpromisoa eta saltzeko finkatutako ESTRATEGIA BERRIA indartzeko. 
 
industrias imar