Inicio / Noticias / Proyectos innovadores / Finlandiako Hezkuntza eta Kultura ministerioak 8 desafio berri egin dizkio DEMOLAri

Noticias

Finlandiako Hezkuntza eta Kultura ministerioak 8 desafio berri egin dizkio DEMOLAri

Proyectos innovadores
10.02.2017
Nazioarteko DEMOLA berrikuntzako plataforma bat da, eta Fondo Formación Euskadik parte hartzen du bertan, unibertsitateko ikasle taldeen eta enpresen artean berrikuntza irekiko proiektuak elkarlanean sortzea bideratuta. Orain 8 erronka berri jo dizkio Finlandiako Hezkuntza eta Kultura ministerioak, eta  konponbideak proposatu beharko dizkie hiru hilabete eta erdian.
Lantaldeak osatuko dira hainbat diziplinatan graduko azken ikasturtea egiten ari diren goi mailako hezkuntzako ikasleekin, eta 5-6 partaide bitarteko 8 lantaldek jorratuko dituzte 8 desafio horiek, Ministerioko langileekin elkarlanean. http://www.mpass.fi/en/english-ministry-of-education-and-culture-goes-to-demola-with-8-challenges/

Joan den udaberrian, Ministerioak etorkizuneko hezkuntzari buruzko hiru desafio egin zizkion DEMOLAri, egiaztatuta baitzuen eredua ongi uztartzen zela berrikuntzarekin eta zerbitzu berriak garatzearekin. Jaso zituen emaitzek jarraitzeko eta sakontzeko gogoa piztu zioten Ministerioari, eta desafio berriak proposatu zituen: 2017an zehar 15 erronka jorratuko dira guztira.

Finlandiako kasuan bezala, Espainian ere administrazioek gero eta hobeto ezagutzen dute berrikuntzak nolako garrantzia duten herritarren beharrak ulertzea indartzeko, bere eguneroko zerbitzu nahiz praktikei balioa eransteko eta aspaldiko arazoei ikuspuntu berriak proposatzeko garaian. Azken batean, patroi zaharrei ikuspuntu berriekin erronka jotzea da. Politikak formulatzeko eremuan berrikuntza irekian oinarrituta esperimentatzen ari diren gobernuek herritarrekiko lotura estuagoa jasotzen dute ordainetan.
 
Fondo Formación Euskadik 2016ko otsailean ekarri zuen DEMOLA eredua Euskal Herrira. Denbora tarte labur horretan zehar, dagoeneko 5 kasu itxi ditu, eta garatzeko prozesuan 13 desafio berri dauzka oraintxe bertan. Fondo Formación Euskadik berrikuntza irekiko eta elkarrekin sortzeko DEMOLA eredua erabiltzeko asmoa du, maila globalean esperimentatuz, politika publikoetan aplikatutako berrikuntza proiektuak garatzeko.
 
demola internacional