Inicio / Noticias / Formación continua / Fondo Formación Euskadi dorre-garabiko operadorea izateko prestakuntza emateko homologatuta

Noticias

Fondo Formación Euskadi dorre-garabiko operadorea izateko prestakuntza emateko homologatuta

Formación continua
17.03.2015
Aurrena, autopropultsatutako garabi mugigarria (A eta B kategorietan) gidatzeko prestakuntzako egiaztapena lortu genuen, eta orain hau. 
Aurrena, autopropultsatutako garabi mugigarria (A eta B kategorietan) gidatzeko prestakuntzako egiaztapena lortu genuen, eta orain hau. Horiek horrela, eta zubi-garabiak eta atzerakako hondeamakinak gidatzeko prestakuntzan dugun esperientzia aintzat hartuta, Fondo Formación Euskadi enpresa nagusietako bat da Bizkaiko makineria astuneko prestakuntzaren arloan.

Enpresa askok ezinbestez jakin behar dute makineria erabiltzen ekoizteko prozesuan, eta hainbat arauk prestakuntza hori egiaztatzeko eskatzen dute. Fondo Formación Euskadin, kalitatezko prestakuntza bermatzen dugu, gaikuntza praktikoari lehentasuna emanda, lanpostuan ezartzea errazagoa izan dadin.

Energia, Meatze eta Industria Administrazioko zuzendariak 2015eko otsailaren 23an emandako ebazpenak onartzen du Fondo Formación Euskadi, S.L. erakundeak akreditazioa duela "dorre-garabiko operadorea" espezialitatean baimendutako profesionalen prestakuntza emateko.

Zentroak prestakuntza teorikoa emateko dituen instalazioek eta prestakuntza praktikoa egingo den Santurtziko arrantza-portuan dagoen Astilleros Zamakona enpresarekin egin den lankidetza-hitzarmenak balorazio ona jaso dute homologazioa emateko, eta EEko zuzentarauak bete dituzte.

Homologazioa lortu ondoren, martxoaren 5ean, dorre-garabiko operadorearen espezializazioko lehen ikastaroa abiaraziko da, eta, guztira, ontzigintzaren sektoreko 12 enpresatako 17 ikaslek hartuko dute parte.