Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Fondo Formación Euskadi enpresak emandako enplegu berdeko ikastaroetan, parte-hartzaileen %35 lanean hasi da

Noticias

Fondo Formación Euskadi enpresak emandako enplegu berdeko ikastaroetan, parte-hartzaileen %35 lanean hasi da

Formación para el empleo
15.10.2013
 Joan den irailaren 30ean, buru eman genien Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Berderako deialdiaren barruan prestakuntza handiko langabeei zuzendutako prestakuntzako bi ekintzei: Ingurumen Kudeaketako Sistemak, 350 ordukoa, eta Eraikinetan energia berriztagarriko instalazioak diseinatzea, jartzea eta mantentzea, 180 ordukoa.
 Joan den irailaren 30ean, buru eman genien Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Berderako deialdiaren barruan prestakuntza handiko langabeei zuzendutako prestakuntzako bi ekintzei: Ingurumen Kudeaketako Sistemak, 350 ordukoa, eta Eraikinetan energia berriztagarriko instalazioak diseinatzea, jartzea eta mantentzea, 180 ordukoa.

Guztira 40 parte-hartzaileek hasi zuten prestakuntza eta enpresetan prestakuntzako praktikak egitea uztartzen zituen prozesua. Hasierako aldia teorikoagoa eta kontzeptualagoa izan zen. Parte-hartzaileei beharrezkoak diren ezagutzak azaldu genizkien, gero aldi praktikora igaro ahal izateko, praktikak egingo zituzten enpresetan ekintza iraunkorreko proiektu bat garatzea baitzen bigarren aldi horren oinarria. Ikasleak barne hartu dituzten enpresen artean, eraikuntza eta metalgintzako enpresak, arkitekturako estudioak eta instituzioak egon dira.

Praktika-aldian, ikasleek, oro har, gero eta ardura gehiago hartu dituzte beren eginkizunak betetzeari dagokionez, eta, horren ondorioz, konfiantza piztu da haiengan, eta aurreranzko jarrera erakutsi dute abiarazitako proiektuak garatzean. Prestakuntza-prozesu aldi hori lagungarria izan zaie, ikasgelan jasotako jakintzak sendotzeko, eta, era berean, prestakuntza aldetik zituzten gabeziak sumatzeko eta zuzentzeko.

Laneratze eta autoenplegu proiektuak

Prestakuntza aldian zehar, hainbat laneratze kasu egin da. Zortzi ikasle hasi ziren enpresentan haien jarduera profesionala eta beste seik jarraituko dute lanean praktikak jorratu zituzten enpresentan.

Praktika denboraldian laneratze kasuen artean, autoenplegu kasu bat daukagu. Ikastaro bateko ikasle batek (Eraikinetan energia berriztagarriko instalazioak diseinatzea, jartzea eta mantentzea, hain zuzen ere), bere jarduera profesionala hasi du bere enpresa sortzen. Enpresak, aholkularitza zerbitzuak eskaitzen ditu energia-eraginkortasuna arloan.

Aukera ugari duen esparrua

Euskal enpresen arloan enplegu berdea zer-nolako egoeran dagoen aztertu ondoren, ikusi dugunez, nabarmen hobetzeko tartea dago oraindik, baina enpresek goranzko joera dute ingurumeneko ziurtapena lortzeari begira. Gaur egun, krisialdia dela-eta, ezinezkoa da ziurtatzeko prozesu osoa bukatzea, baina oinarriak jar daitezke etorkizunean ziurtapena lortzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da arlo horretan ondo prestatutako teknikariak izatea, eta gaur egun ez da merkatuko beharrizanak betetzea lortzen.

Enplegu berdeen lehen deialdi honen bidez, prestakuntzako ekintzak egin dituzten ikasleek lanbide-prestakuntzako maila handia lortu dute. Era berean, era horretan, esparru horretako enpresek eskatzen dituzten profilak zein diren jakin ahal izan dugu. Hori lagungarria izango zaigu ikastaroen etorkizuneko edizioetarako edukiak egokitzeko, horrela behar bezala bete ditzaten lan-merkatuak dituen beharrizanak eta onuragarriak izan daitezen laneratzeko prozesuari begira.

Fondo Formación Euskadi enpresak laneratze-arloan izan dituen emaitzak ikusita, enpresek eta administrazioek uste dute "enplegu berdeari" lotuta dauden ekintza horiek onartzea bide garrantzitsua dela prestakuntza handia duten langabe gazteak lanean has daitezen.
empleos-verdes-inserccion