Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadi enpresak parte hartuko du Leonardo Da Vinci 2013 deialdian onartu diren 10 proiektu europar berritan

Noticias

Fondo Formación Euskadi enpresak parte hartuko du Leonardo Da Vinci 2013 deialdian onartu diren 10 proiektu europar berritan

Proyectos Europeos
13.09.2013
 Abuztuan jakitera eman denez, Fondo Formación Euskadi enpresak parte hartuko du Leonardo Da Vinci deialdian onartu diren 10 proiektu europar berrietan. Europako Batzordearen etengabeko ikaskuntzako programaren barruan dago sartuta Leonardo Da Vinci programa.
Abuztuan jakitera eman denez, Fondo Formación Euskadi enpresak parte hartuko du Leonardo Da Vinci deialdian onartu diren 10 proiektu europar berrietan. Europako Batzordearen etengabeko ikaskuntzako programaren barruan dago sartuta Leonardo Da Vinci programa.

Onartutako 10 proiektuetatik, Fondo Formación Euskadi proiektu baten sustatzailea eta beste baten koordinatzailea izango da, eta gainerako 8etan bazkide bezala hartuko du parte.

Deialdi berri honetarako Fondo Formación Euskadik aurkeztu dituen proiektuak erabat berriak dira. Haietan, ikaskuntza birtualen inguruneek eta prestakuntza dualak funtsezko zeregina beteko dute. Programa horien bidez, asmo handiko helburuak lortu nahi dira, haien bitartez oso produktu interesgarriak landu nahi baitira, esate baterako, hauek: sektore jakin bateko funtsezko gaitasunak antzemateko tresnak garatzea, ikasteko plataformak sortzea, edota nazioz gaindiko egonaldietan egindako ikaskuntzen informazioa biltzeko aukera emango duten sakelako telefonoetarako aplikazioak lortzea.

Onartu diren proiektuen jardute-esparruak era askotakoak izango dira. Hala merkataritza-esparruko xehekako salmenta, nola osasun-arloko logistikara bideratuta dauden proiektuak. Besteak beste, honelako proiektuak aurkeztu dira: metalgintzaren sektorerako ikaskuntzako ingurune birtualak sortzea, hezkuntza-arloko prestakuntza duala, ahalmen-urritasun larriren bat duten pertsonen trebetasunak bultzatzeko tresnak sortzea, eta eraikuntza-arloko langileen gaitasunak egiaztatzea eta onartzea.

Xehekako salmentaren arloko proiektua "Uppretail" da, eta FFE enpresak sustatzaile gisa hartuko du parte horretan. Lanbide-heziketako eredu desberdinak dituzten beste herrialdeetan dauden ikaskuntzako esperientziak aztertuz, jarraibideak ezarri eta gomendioak emango dira ikastun eguneratuak eta eraginkorrak prestatzeko.

 Leonardo Da Vinci eta Grundtvig programak

Onartu diren 10 proiektuak Leonardo Da Vinci eta Grundtvig programetakoak dira. Leonardo da Vinci programak Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan sartuta dauden pertsona guztiek irakaskuntza eta ikaskuntza aldetik dituzten beharrizanak bete nahi ditu, bai eta prestakuntza hori ematen edo errazten duten instituzioek eta erakundeek dituzten beharrak ere. Bestetik, Grundtvig programa sektorialaren bidez, helduen hezkuntzaren kalitatea eta alderdi europarra hobetu nahi dira, irakaskuntza formala, ez-formala eta informala, eta, orobat, autoikaskuntza barne hartuta.  
Proyectos-Europeos-Leonardo