Inicio / Noticias / Orientación / Fondo Formación Euskadik 2013-2014 Orientabide Zerbitzua eta Enplegu Zentroa amaitu du

Noticias

Fondo Formación Euskadik 2013-2014 Orientabide Zerbitzua eta Enplegu Zentroa amaitu du

Orientación
15.07.2014
LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro lankidea den FONDO FORMACIÓN EUSKADIk amaiera eman dio Bilbo erdian kokatutako eta lana bilatzen ari diren langabeentzat edo oraingo lana hobetu nahi duten langileentzat antolatu duen Orientabide Zerbitzu eta Enplegu Zentroari. 
 LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro lankidea den FONDO FORMACIÓN EUSKADIk amaiera eman dio Bilbo erdian kokatutako eta lana bilatzen ari diren langabeentzat edo oraingo lana hobetu nahi duten langileentzat antolatu duen Orientabide Zerbitzu eta Enplegu Zentroari.

Fondo Formación Euskadi enpresaren Orientabide Zerbitzuak 2.590 ordu eskaini ditu guztira, lan-orientabidera bideratuta osorik. Zerbitzuaren bidez, orientabide-arloko profesionalek aholkularitza eman diete 740 pertsonari, eta plan pertsonala ezarri dute laneratzeko. Zerbitzua neurrira egokitu da: erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara egokitu da osorik, eta laguntza eman dio erabiltzaileari enplegua bilatzeko prozesuan.

Banakako laguntza indartzeko, 48 talde-ekintza antolatu dira, eta 192 lagun izan dira haietan. Hiru orduko iraupeneko bi saioren bidez, enplegua bilatzeko teknika aktibo eta IKT talde-ekintzak jarri dira abian, erabiltzaileek hala eskatu ondoren.

Enplegu Zentroak Orientazio Zerbitzuaren lana osatu du, osoko zerbitzua eskaini baitu langabeei laguntza emateko. Tresna informatikoak jarri ditu interesatuek erabiltzeko moduan, esate baterako, Interneteko konexioa duten ordenagailuak, laneko eta prestakuntzako aukerei buruzko informazio berezia, eta iragarki-ohol bat, lan-eskaintza guztiak batuta, hala Lanbiderenak nola beste erakunde batzuek egindakoak. 642k enplegu-teknikari bat izan dute, Enplegu Zentroan eskainitako zerbitzuak harekin zabaltzeko, eta enplegua era aktiboan bilatzean bere laguntza izateko.

Zerbitzuak LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioa jaso du, EGF Euskal Herria 2007 - 2013 Programa Eragilearen esparruan ("Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean egiten du inbertsioa").