Inicio / Noticias / Orientación / Fondo Formación Euskadik 2014-2015 Enplegu Zentroko Zerbitzua abiarazi du Bilbo erdian ekintza berriekin

Noticias

Fondo Formación Euskadik 2014-2015 Enplegu Zentroko Zerbitzua abiarazi du Bilbo erdian ekintza berriekin

Orientación
14.11.2014
 2014ko azaro honetatik aurrera, FONDO FORMACIÓN EUSKADIk beste urte batez egingo du Enplegu Zentroko Zerbitzua Bilbo erdian (Juan Ajuriaguerra kalea, 33. zk.), urtebeterako berritu baitu hitzarmena LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin, zentro lankidea izateko.
 2014ko azaro honetatik aurrera, FONDO FORMACIÓN EUSKADIk beste urte batez egingo du Enplegu Zentroko Zerbitzua Bilbo erdian (Juan Ajuriaguerra kalea, 33. zk.), urtebeterako berritu baitu hitzarmena LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin, zentro lankidea izateko.

Zentroa koordinatuta egongo da LANBIDE-MAZARREDO bulegoarekin, horko orientabide-arloak bideratzen dituen pertsonei laguntza emateko, eta, horrez gain, zerbitzua egingo die lana era aktiboan bilatzeko interesa eta sarbide askea duten biztanle guztiei: langabeei, langabezian geratzeko arriskuan dauden langileei, lana hobetzeko egoeran daudenei, lan egiteko adinean dagoen edozeini.

Enplegu Zentro honek osoko zerbitzua egingo du, lana era aktiboan bilatzen ari diren pertsonei laguntza emateko. Ildo horretan, tresna informatikoak jarriko ditu haien esku, hain zuzen, Interneteko sarbidea duten ordenagailuak. Horrez gain, lan eta prestakuntzako aukerei buruzko informazio berezia emango die, eta iragarki-ohol bat jarriko du, LANBIDEren eta beste erakunde batzuen lan-eskaintzak jasotzeko. Zentroan, enplegu-teknikari bat egongo da, erabiltzaileei laguntza emateko, hala bilaketa aktiboan, nola Enplegu Zentroak eskainitako zerbitzuak zabaltzen.

Berrikuntza gisa, aldi honetan, taldeko ekintzak antolatuko dira, Enplegu Zentroko laguntza indartzeko. Hiru orduko saioen bidez, erabiltzaileek adierazitako bete gabeko beste behar batzuei egingo zaie arreta.

Azaroan eta abenduan, taldeko 4 jarduera hauek izango dira:

  • NIRE HELBURU PROFESIONALA (2014-11-26 eta 2014-12-10): helburu profesionala esperientzia eta prestakuntzaren arabera zehazteko.
  • ENPLEGUA BILATZEKO KANALAK (2014-12-04 eta 2014-12-18): lana bilatzeko dauden kanalak ezagutzeko.
Zerbitzuak LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioa jaso du, EGF Euskal Herria 2007 - 2013 Programa Eragilearen esparruan ("Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean egiten du inbertsioa").