Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadik 21 proiektu europar aurkeztu ditu ERASMUS + programaren deialdi berrian

Noticias

Fondo Formación Euskadik 21 proiektu europar aurkeztu ditu ERASMUS + programaren deialdi berrian

Proyectos Europeos
14.05.2014
Fondo Formación Euskadik 21 proiektu aurkeztu ditu KA2 ildoan: berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien trukea ERASMUS + deialdi egin berrian. Bazkide gisa parte hartzen du 20 proiektutan, eta haietako baten sustatzailea da. 
 Fondo Formación Euskadik 21 proiektu aurkeztu ditu KA2 ildoan: berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien trukea ERASMUS + deialdi egin berrian. Bazkide gisa parte hartzen du 20 proiektutan, eta haietako baten sustatzailea da.

Aurkeztutako gaien artean, eta aurreko deialdiekiko berritasun gisa, Fondo Formación Euskadik Serious Game-a egin nahi du, Lanbide Heziketako ikasleak motibatu eta eskola bertan behera uzteko joera eteteko, eta protokolo bat garatu nahi du, zentro teknologikoen, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko. Aurreko deialdietan landutako beste gai batzuk deialdi honetan ere izango dira, adibidez, ekintzailetza edo prestakuntza duala.

Europako Parlamentuak 2014-2020 denboraldirako onetsitako Erasmus + programa aurtengo urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. Programa berri hori bat dator Europa 2020 estrategiarekin, 2020 Hezkuntza eta Prestakuntza estrategiarekin eta Rethinking Education estrategiarekin, eta hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol-arloetako ekimen guztiak hartzen ditu barne.

Erasmus + programak Etengabeko Ikaskuntzako Programa eta nazioarteko goi-mailako programa guztiak hartzen ditu barne: Mundus, Tempus, ALFA, Edulink, alde biko programak eta Gazteria Ekiten Programa.

Erasmus + programak Europar Batasuneko mugetatik harantz lantzen ditu ikaskuntza formala eta informala, beste herrialde batzuei ere zabalik baitago, pertsonen hezkuntza eta prestakuntzako gaitasunak landu, eta ikasleen, irakasleen eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko.

Erasmus + deialdiaz gain, Fondo Formación Euskadik proiektu bat aurkeztu du lehenbiziko aldiz HORIZON2020 deialdiaren barruan, eta, hor, Serious Game bat landu nahi du lanik eta prestakuntzarik ez duten gazteekin.