Inicio / Noticias / Orientación / Fondo Formación Euskadik Bilboko Enplegu Zentroko zerbitzua sendotu du, jarduneko lehen bi hiletan 60 bisita izanda

Noticias

Fondo Formación Euskadik Bilboko Enplegu Zentroko zerbitzua sendotu du, jarduneko lehen bi hiletan 60 bisita izanda

Orientación
14.01.2015
Fondo Formación Euskadik sendotu du 2014ko azaroan abiarazitako Enplegu Zentroko zerbitzua, eta, hortaz, 2015. urtean erabiltzaile gehiago erregistratu eta taldeko jarduera berriak proposatuko ditu. 
Fondo Formación Euskadik sendotu du 2014ko azaroan abiarazitako Enplegu Zentroko zerbitzua, eta, hortaz, 2015. urtean erabiltzaile gehiago erregistratu eta taldeko jarduera berriak proposatuko ditu. Jardunean emandako lehen bi hilabeteetan, 60 bisitatik gora izan ditu, eta horrek erakusten du finkatzen ari dela, eta zerbitzu sendoa eta baliotsua dela erabiltzaileentzat.

Zentroa Juan Ajuriaguerra kaleko 33. zenbakian dago kokatuta. LANBIDEko bulegoarekin koordinatuta dago, horko orientabide-arloak bideratzen dituen pertsonei laguntza emateko, eta, horrez gain, zerbitzua egin nahi die lana era aktiboan bilatzeko interesa eta sarbide askea duten biztanle guztiei: langabeei, langabezian geratzeko arriskuan dauden langileei, lana hobetzeko egoeran daudenei, lan egiteko adinean dagoen edozeini.

Enplegu Zentroak osoko zerbitzua eskaintzen du, curriculumak edo aurkezpen-gutunak egiteko laguntza ematen die enplegua era aktiboan bilatzen duten pertsonei, eta, era berean, era guztietako aholkularitza eta orientabidea ematen dizkie, lanpostua lortzeko bide horretan ahaldundu daitezen.

Tresna informatikoak jartzen ditu interesatuek erabiltzeko moduan, esate baterako, Interneteko konexioa duten ordenagailuak, laneko eta prestakuntzako aukerei buruzko informazio berezia, eta iragarki-ohol bat, lan-eskaintza guztiak batuta, hala Lanbiderenak nola beste erakunde batzuek egindakoak. Enplegu-teknikari bat ere badu, zentroan eskainitako zerbitzuak harekin zabaltzeko, eta enplegua era aktiboan bilatzean bere laguntza izateko.

Enplegu Zentroko laguntza indartzeko, prestakuntzako taldeko ekintzak egiten dira, erabiltzaileen artean antzemandako beharren arabera diseinatu ondoren. Saioek hiru orduko iraupena dute, eta saio teoriko praktikoak dira, enplegua lortzeko ibilbidean autonomiaz jokatzeko behar dituzten baliabideak eta tresnak emateko erabiltzaileei.

Azaroan eta abenduan, lau talde-ekintza egin dira: "Nire helburu profesionala" saioaren bi edizio, 17 parte-hartzailerekin, eta "Enplegua bilatzeko kanalak" saioaren bi edizio, 15 pertsonarekin. Langabetuei zuzendutako saio horietan, ahalegina egin da profesional gisa dituzten indarguneak eta ahulguneak argitzeko. Giro lasaia sortu da bi taldeetan, onuragarria parte-hartzea bultzatzeko, eta, hortaz, parte-hartzaile guztiek aukera izan dute beren esperientzien berri emateko. Metodologia praktikoa erabiltzen saiatzen gara, ikasleek ikasitakoa praktikan jar dezaten.

Enplegu Zentroaren hurrengo ekintzak

Ekintzek oso harrera ona izan dute gure erabiltzaileen artean, eta, hori ikusita, ekintza berriak antolatu behar dira hurrengo hilabeteei begira, interesa duten guztiei aukera emateko.

Ildo horretan, urtarril, otsail eta martxoan, taldeko 3 jarduera izango ditugu (aurki argitaratuko ditugu behin betiko egunak):

  • NIRE HELBURU PROFESIONALA: helburu profesionala esperientzia eta prestakuntzaren arabera zehazteko.
  • ENPLEGUA BILATZEKO KANALAK: lana bilatzeko dauden kanalak ezagutzeko.
  • NOLA EMAN IZENA ABLE BATEAN: Aldi baterako laneko enpresa (ABLE) batean izena ematen ikasteko eta ordenagailua erabiltzen trebatzeko.
Zerbitzuak LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioa jaso du, EGF Euskal Herria 2007 - 2013 Programa Eragilearen esparruan ("Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean egiten du inbertsioa").