Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Fondo Formación Euskadik deialdia egin du Euskal Herriko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egingo dituzten ikasleak eskatzeko

Noticias

Fondo Formación Euskadik deialdia egin du Euskal Herriko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egingo dituzten ikasleak eskatzeko

Formación para el empleo
14.07.2015
Enplegurako prestakuntza da Fondo Formación Euskadik lantzen duen jarduera-arloetako bat. Horren bidez, arlo jakin batean prestakuntza jaso nahi duten edo beren prestakuntza hobetu nahi duten pertsona askori ematen diegu prestakuntza urtero, betiere, lanpostu bat eskuratzeko ikuspegitik. 

Aurten, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegurako prestakuntza-programazioaren bidez, ikasleak hainbat lan-arlotan ari gara prestatzen. Era berean, PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA eskuratzeko, "Lanekoak ez diren praktika profesionalen modulua" egin behar dute enpresa batean, arlo horretan ematen dugun prestakuntza osoa profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzera bideratuta baitago.

Horregatik, hainbat erakunderi proposamena egin diegu ikasleak hartzeko, lanekoak ez diren praktika profesionalen modulua egin eta, horrela, ziurtagiria osatu ahal izateko.

Gaur egun profesionaltasun-ziurtagiri hauek ematen ari gara gure zentroetan:

BIZKAIA - Trapagaran

  • SEAG0211 - Ingurumenaren kudeaketa
  • ELEE0109 - Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntatze- eta mantentze-lanak
  • ELEE0310 - Eraikinen ingurunean instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea
  • ELEQ0111 - Ekipo elektrikoak eta elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko lan osagarriak
  • FMEC0110 - Elektrodo estalizko eta TIG bidezko soldadura
  • FMEC0210 - Oxigas soldadura eta MIG/MAG soldadura
  • SSCS0208 - Instituzio sozialetan menpekoak diren pertsonei jendarte- eta osasun-laguntza ematea
  • COMV0108 - Salmentako jarduerak
  • HOTI0108 - Tokiko turismo-sustapena eta bisitarientzako informazioa
  • EOCB0208 - Fabrika eta estalkietako igeltserotzan lan osagarriak egitea
  • ADGD0210 - Mikroenpresak sortzea eta kudeatzea
 
GIPUZKOA - Errenteria

  • ELEE0109 - Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntatze- eta mantentze-lanak
  • ELEM0111 - Sistema domotikoak eta inmotikoak muntatzea eta mantentzea
  • FMEC0110 - Elektrodo estalizko eta TIG bidezko soldadura
  • FMEC0210 - Oxigas soldadura eta MIG/MAG soldadura
  • FMEC0108 - Tutueria industrialaren instalazioa fabrikatzea eta muntatzea
  • SSCM0108 - Lurzoruak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan
  • HOTI0108 - Tokiko turismo-sustapena eta bisitarientzako informazioa
 
ARABA - Vitoria-Gasteiz

  • SEAG0211 - Ingurumenaren kudeaketa
  • SSCS0208 - Instituzio sozialetan menpekoak diren pertsonei jendarte- eta osasun-laguntza ematea
  • ADGG0408 - Administrazioko zerbitzuetan eta zerbitzu orokorretan lan osagarriak egitea
Praktiketan dauden ikasleak hartu nahi dituzten enpresek gurekin jar daitezke harremanetan, profilak ebaluatzeko, praktikak egiteko datak zehazteko, etab., 94 418 60 50 telefonoan edo e-posta honetan: info@ffeuskadi.net