Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadik diseinatutako NTNC-New Teachers for New Competences proiektu europarra jardunbide egokien eredu gisa hautatu du Europako Batzordeak

Noticias

Fondo Formación Euskadik diseinatutako NTNC-New Teachers for New Competences proiektu europarra jardunbide egokien eredu gisa hautatu du Europako Batzordeak

Proyectos Europeos
13.01.2014
 Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiak "NTNC-New Teachers for New Competences" Leonardo da Vinci Proiektu Europarra hautatu du, jardunbide egokien eredu gisa, 2014ko otsailaren 11n eta 12an Bruselan izango den "Work-based Learning and Apprenticeships" Lan Sarearen Biltzar Europarrean aurkezteko.
Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiak "NTNC-New Teachers for New Competences" Leonardo da Vinci Proiektu Europarra hautatu du, jardunbide egokien eredu gisa, 2014ko otsailaren 11n eta 12an Bruselan izango den "Work-based Learning and Apprenticeships" Lan Sarearen Biltzar Europarrean aurkezteko.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntzako Programa Europarren Erakunde Autonomoak modu adierazgarrian hartuko du parte biltzar horretan. Helburu nagusietako bat Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko lankidetzan sakontzea izango da. Biltzar horrekin batera, arlo berean garatu diren "Europako proiekturik onenen merkatua" antolatuko da, eta baliagarria izango da hainbat gaitan atera diren proiekturik garrantzitsuenak ezagutzera emateko. Era horretan, lantzen ari diren proiektuen onura jasotzen dutenek beste esperientziak ikusita ikasi ahal izango dute.

NTNC proiektua 2013ko irailean bukatu zuten. Proiektuak oso tresna lagungarriak landu ditu prestatzaileentzat, enpresek eskatzen dituzten eta Ikaskuntza Informalaren bidez eskuratzen diren zeharkako gaitasunak ikasleengan garatzeko, mobilizatzeko eta balioztatzeko.

Proiektuaren azken emaitza gisa, prestakuntzako modulu batzuk prestatu dira, EQF irizpideetan oinarrituta, multimedia formatuan. Modulu horiek lagungarriak izan daitezke prestatzaileentzat, gaur egun enpresek gehien eskatzen dituzten gaitasun informalak ikasleengan garatzeko. Komunikazioa, ekintzailetza, networkinga, gaitasun pertsonalak (Lorpenerako orientabidea - Autokontzientzia eta Autobalioespena - Autokontrola eta Autonagusitasuna - Erresilientzia), talde-lana, denboraren kudeaketa eta gai horiei lotutako alderdiak dira moduluen ardatza.

Azken produktu hori alde batera utzita, NTNC proiektuak tarteko beste produktu batzuk garatu ditu, oso interesgarriak denak hezkuntza-arloko berrikuntzan aurrera egiteko (jardunbide egokiei buruzko txostenak, enpresek eskatutako balioei buruzko txostenak, ikaskuntzaren emaitzak, etab.).

NTNC proiektuak nazioz gaindiko izaera argia du, Austria, Danimarka, Grezia eta Italiako erakundeek parte hartu baitute bera garatzeko lanetan.