Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadik eta New Factory Internationalek DEMOLA berrikuntzako plataforma aterako dute Euskadin

Noticias

Fondo Formación Euskadik eta New Factory Internationalek DEMOLA berrikuntzako plataforma aterako dute Euskadin

Proyectos Europeos
14.03.2016
 New Factory Internationalek (Finlandia) eta Fondo Formación Euskadik itun estrategikoa sinatu dute, DEMOLA berrikuntzako plataforma Euskadin ateratzeko.
2008an Tamperen (Finlandia) sortu zen nazioarteko plataforma hau lagungarria da unibertsitateko ikasle-taldeen eta enpresen artean berrikuntza irekiko proiektuak batera sortzeko. Gaur egun, 12 nodo baino gehiago ditu Finlandian, Suedian, Lituanian, Eslovenian, Mexikon eta Namibian.

Demolak modu berriak eskaintzen ditu unibertsitarioen eta erakundeen arteko sare honetan elkarlanean aritzeko. Proiektu bakoitzari buru emateko emaitza erabilgarri bat izaten du, enpresek geroago garatuko duten kontzeptu, demo edo prototipo berri bat.

Martxotik aurrera, Fondo Formación Euskadi izango da DEMOLA plataformak Euskadin izango duen sustatzailea. Erronkak gainditu eta berrikuntza bultzatu nahi duten enpresei aukera emango die ideiaz beteriko nazioarteko sare suhar batean sartzeko, horrela beren desafioak ikuspegi berrien bidez gainditu ahal izan ditzaten.

Horrez gain, DEMOLAk benetako erronkei heltzeko aukera ematen die talde multidisziplinarioetan talentua garatu eta erakutsi nahi duten unibertsitario gazteekin elkartutako enpresei. Talde horiek negozioko kontzeptuak sortzen eta birsortzen dituzte, produktu berriak garatzen dituzte, edo maketak eta prototipoak eraikitzen dituzte DEMOLAko bideratzaile eskarmentudunen laguntzaz, argi definitutako funtzioak, helburuak, prozedurak eta prozesuak ematen baitizkiete.

Unibertsitateak ere ekosistemako funtsezko osagaiak dira, harreman iraunkorrak eta errentagarriak eraikitzen dituztelako enpresekin, merkatuko beharrizanak beren ezagutzan sartuz. DEMOLAk sustatutako negozio-kontaktuak balio handikoak dira unibertsitate, ikerketa-unitate eta ikasleentzat, ikuspegi globaletik ikusita.

600 enpresak baino gehiagok dute konfiantza DEMOLArekin. Taldeek sortutako maketak, demoak eta prototipoak enpresek baloratzen dituzte %70etik gorako kasuetan. Pozik dauden enpresak, gazte ahaldunduak eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko harreman hobeak lortzea, horixe da Fondo Formación Euskadik DEMOLA berrikuntza-plataformarekin egiten duen balio-proposamena.

DEMOLA berrikuntzako plataformaz informazio gehiago izateko, jar zaitez harremanetan gurekin.
Fondo Formación Euskadi
94 418 60 50
javier.riano@demola.net 
Demola Plataforma