Inicio / Noticias / Formación continua / Fondo Formación Euskadik, Hobetuz 2016 deialdiaren bitartez, uda honetan Profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza-eskaintzaren barruan lehenengo aldiz “SSCE0110 - Enplegurako lanbide heziketako irakaskuntza” ziurtagiria prestatu zuen

Noticias

Fondo Formación Euskadik, Hobetuz 2016 deialdiaren bitartez, uda honetan Profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza-eskaintzaren barruan lehenengo aldiz “SSCE0110 - Enplegurako lanbide heziketako irakaskuntza” ziurtagiria prestatu zuen

Formación continua
10.11.2016
10 parte hartzaileen hezitzaile eta bidaide bezala Olga Fernandez pedagogoa hartuta, ibilbide orriaren barruan hainbat prestakuntza-modulu daude. Horietan, etorkizuneko hezitzaileek nork bere espezialitateko enplegurako lanbide-prestakuntzako arloetan ikastaroak eman ahal izango dituzte etorkizunean, aginpidea duten sailek eskainitako prestakuntzan, eskaintzeko prestakuntzan, eskatzeko prestakuntzan, enpleguarekin eta prestakuntzan laguntzeko eta babesteko beste ekintza batzuekin aldi berean egiteko prestakuntzan, edo irakaskuntza ez-formalen barruan.


 
Prestakuntzako profesional izan nahi dut- Zegatik hartu erabaki hori?

  • Nik egiten dakidana partekatu nahi dut. (Iban, kontsultaria. 42 urte)
  • Irakatsiz ikasi egiten dut. (Joxean, publizista)
  • Emandako eskolez harago doan jarduera da. (Leire, lan-orientatzailea, 39 urte)
  • Bizitzarako balio dizu. (Paco, historialaria. 58 urte)
  • Gustatu egiten zait irakastea, partekatzea, laguntzea. (Idoia, prestakuntzako teknikaria. 42 urte)
  • Etorkizuna eraiki dezakezu beste pertsona batzuekin batera. (Ana P., gizarte-hezitzailea. 49 urte)
  • Irakasteak atsegin handiagoa ematen du ekoizteak baino. (Patxi, sukaldaria. 50 urte)
  • Elkar eraginean aritzen zara beste pertsona batzuekin. (Nerea, prestakuntzako teknikaria, 28 urte) 

Arrazoi horiek eta beste askok bultzatu dituzte gaur egun Profesionaltasun Ziurtagiriko ikasketak egiten ari diren ikasleak; ikasle horiek izena emateko epe baten ostean hautatu zituzten.

Olgak adierazi bezala, sinetsita daudelako egiten dute: nahi izatea ez da ahal izatea; prestatu egin behar da edozer lanbide egoki betetzeko, Prestakuntzan bereziki. 

Iritzi bera du talde osoak. Horren adibide dira partaideetako biren honako adierazpen hauek:
  • Ondo egiten ikasi nahi dut (Ana E., prestakuntzako teknikaria. 40 urte)
  • Desafioa da desikasten ikastea. (Pilar, psikopedagogoa. 40 urte)

Uztailean programa hau hasi zenetik egiaztatuz doa, gaitasun profesionalak jasotzeaz gain, prestakuntza hau osatzen dutenek bizitzarako hainbat gaitasun hobetzen eta txertatzen dituztela eurengan. 

Azken batean, zeharkako prestakuntza da; izan ere, prestakuntza aldatzeko, hazteko eta aberastu, sustatu eta nork bere burua gainditzeko prozesua baita, besteak beste, taldean elkarlaneko eta lankidetzako ikuspuntutik egiten dena.

Zeuk ere erabakiko al duzu? 

Oraindik ere garaiz zaude honako modulu hauetan parte hartzeko:
  • Enplegurako prestakuntza ekintzen tutoretza bideratzea.
  • Enplegurako lanbide-heziketan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzea.
  • Enplegurako lanbide-heziketan lan-orientazioa eta kalitatea sustatzea.
  • Enplegurako lanbide-heziketan materialak, bitartekoak eta baliabide didaktikoak hautatu, landu, egokitu eta erabiltzea. 
docencia