Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Fondo Formación Euskadik Instituzio sozialetan menpekoak diren pertsonei jendarte- eta osasun-laguntza ematea profesionaltasuneko egiaztagiria emango die Meatzaldeko 13 gazteri

Noticias

Fondo Formación Euskadik Instituzio sozialetan menpekoak diren pertsonei jendarte- eta osasun-laguntza ematea profesionaltasuneko egiaztagiria emango die Meatzaldeko 13 gazteri

Formación para el empleo
13.02.2014
 Muskizko Udalak ekimen hau abiarazi du, eskualdeko gazteen artean lana sustatzeko asmoz. Ekimenaren bidez, prestakuntza eman nahi zaie Muskiz, Abanto-Zierbena eta Trapagaran udaletako 18 eta 30 urte arteko 13 gazteri, batez ere langabezian dauden
 Muskizko Udalak ekimen hau abiarazi du, eskualdeko gazteen artean lana sustatzeko asmoz. Ekimenaren bidez, prestakuntza eman nahi zaie Muskiz, Abanto-Zierbena eta Trapagaran udaletako 18 eta 30 urte arteko 13 gazteri, batez ere langabezian dauden horiei.

Fondo Formación Euskadi zentroak Lanbideren homologazioa du profesionaltasuneko egiaztagiriak emateko. Ildo horretan, prestakuntza emango die profesionaltasuneko egiaztagiri osoa jasotzeko hautatzen diren 13 ikasleei. "Instituzio sozialetan menpekoak diren pertsonei jendarte- eta osasun-laguntza ematea" da egiaztagiriaren izena, 450 orduko iraupena du, eta, ordu horietatik, 80 praktikakoak dira. Era horretan, parte hartzen duten pertsonei gaitasun profesionala eman nahi zaie, menpekotasun-maila desberdinetan dauden adinekoei segurtasunez eta profesionaltasunez laguntza eman diezaieten.

Egiaztagiriari esker, ikasleek jendarte eta osasunaren arloan lan egin ahal izango dute, aurki indarrean sartuko den arauari jarraiki. Izan ere, araudi horren ondorioz, jendarte- eta osasun-arloan lanean aritu ahal izateko, profesionaltasuneko egiaztagiria eskuratu beharko da, 2015eko urtarrila iritsi aurretik.

Muskizko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzaz antolatutako prestakuntza hau aurreko abenduan hasi zen eskaintzen, eta datorren apirila arte egongo da.

Gaur egun, jendarte- eta osasun-laguntza lanpostu gehien sor dezakeen sektoreetako bat dugu, gehienbat biztanleria zahartzeko dagoen joeraren ondorioz. Horiek horrela, jendarte-laguntzaren arloko profesionaltasuneko egiaztagiria eskuratzea lan-aukera egokia izan daiteke, langabezian dauden edo lan-aukera baten bila ari diren lagun askorentzat. Gainera, egiaztagiriak bermatu egiten du gaur egun sektorean ari diren pertsonek horretan jarraituko dutela, aurki ezinbestez egiaztatu beharko baita prestakuntza