Inicio / Noticias / Actualidad / Fondo Formación Euskadik kontsultarako gune pribatu berria jarri du ikasleen esku

Noticias

Fondo Formación Euskadik kontsultarako gune pribatu berria jarri du ikasleen esku

Actualidad
23.07.2014
 Fondo Formación Euskadik, hoberantz egiteko abiarazi duen prozesuko azken berrikuntza gisa, gune pertsonalizatu bat utzi du ikasleen esku. Bertan, erabiltzaileek honelakoak izango dituzte ikusgai: interes orokorreko informazioa, argitaratutako azken albisteak, aurreikusitako hurrengo prestakuntza-jarduerak, eta beren inskripzioetako datu pertsonalak, beren interesak, egindako ikastaroak eta harremanetan jartzeko datuak.

Erabiltzaileak erraz eta eroso sartu ahal izango dira kontsultak egiteko gunean, edozein gailu erabilita, eta, inprimaki labur bat betez, beren informazioa aldatzeko eskatu, eta kontsultak ere egin ahal izango dituzte. Gunera sartzeko, lotura honetara jo behar dute, edo emandako QR kodea erabili, bestela.

Hoberantz egiteko plan handinahi baten barruan sartuta dago gunea, ahalik eta gehien erraztu nahi baitiegu esperientzia gure bezeroei eta erabiltzaileei. Horregatik, Fondo Formación Euskadik lanean jarraitzen du, aplikazio berriak garatzen eta inguruneak hobetzen, adibidez, hurrengo hilabeteetan erabilgarri izango den web orria.

Joan den apirilean, Fondo Formación Euskadik Learning By Doing ikasketa-gune birtuala inauguratu zuen. Gune hori bereziki prestatuta dago, plataformaren kalitatea eta prestazioak optimizatzeko, irakasleen eta ikasleen arteko eragin-trukearen bidez.