Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formacion Euskadik lehen tokian jarraitzen du Erasmus+ programan Euskal Herrian

Noticias

Fondo Formacion Euskadik lehen tokian jarraitzen du Erasmus+ programan Euskal Herrian

Proyectos Europeos
14.09.2016
Fondo Formación Euskadik berrikuntzako proiektuak garatzen ditu, gure bezeroen neurrira egindako ikaskuntzako konponbideak eta esperientziak bilatuz. Bezeroen itxaropenak, beharrak eta interesak sakon ezagutu ostean, baliozko proposamenak sortzen ditugu, prestakuntzako sektorean beste herrialde batzuetako kideekin elkarlanean.
ERASMUS + KA2: Cooperación para la innovación y el intercambio de buenas prácticas (Berrikuntzarako eta praktika egokiak trukatzeko lankidetza) 2016 deialdiaren barruan lortutako emaitzek argi erakusten dute Fondo Formación Euskadik badakiela proposamen arrakastatsuak diseinatzen eta osatzen.
Onetsitako proiektuak urtea bukatu baino lehen hasiko dira, honako gai hauen inguruan: Berrikuntza irekia, LHko ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzaren aldeko espazio irekiak eta berritzaileak bilatuz; Ikaskuntza lanpostuan (Work based Learning), prestakuntza enpresen behar eta eskaera errealetara hurbilduz; Ekintzailetza eta Adinaren kudeaketa eraginkorra, enpleguaren eta erretiroaren artean zubi iraunkorrak eraikiz.
http://www.ffeuskadi.net/p/proyectos-europeos
 
erasmus