Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Fondo Formación Euskadik prestakuntzako bi ekintza kudeatu ditu BASQUETOUR - Turismoaren Euskal Agentziarentzat, turismoaren sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzeko

Noticias

Fondo Formación Euskadik prestakuntzako bi ekintza kudeatu ditu BASQUETOUR - Turismoaren Euskal Agentziarentzat, turismoaren sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzeko

Formación para el empleo
10.12.2013
 Espainiako estatuko 2000 Planean eta Euskadiko Turismoaren Lehiakortasunerako Planean sartutako oinarriekin bat etorrita, turismoaren sektorean lehiakortasuna eta kalitatea lortzeko, inbertsio sakonak egin beharko ditugu etengabe lan-prestakuntzan. Ildo horretan, Fondo Formación Euskadi prestakuntzako bi ekintza garatzen ari da BASQUETOUR agentziarentzat.
 Espainiako estatuko 2000 Planean eta Euskadiko Turismoaren Lehiakortasunerako Planean sartutako oinarriekin bat etorrita, turismoaren sektorean lehiakortasuna eta kalitatea lortzeko, inbertsio sakonak egin beharko ditugu etengabe lan-prestakuntzan. Ildo horretan, Fondo Formación Euskadi prestakuntzako bi ekintza garatzen ari da BASQUETOUR agentziarentzat.

Fondo Formación Euskadik prestatu duen ekintzetako bat Revenue Management da. Ekintza hori bereziki zuzenduta dago Ardoaren Ibilbideko Zerbitzu Turistikoak egiten dituzten enpresei. Inbentario-unitate bakoitzeko lortzen diren sarrerak optimizatu nahi dira, eta, ildo horretan, formulak behar dira salmentak handitzeko eta ustiapen-kontuan eragina duten akatsak gutxitzeko. Guardiako koadrilan egiten ari den ikastaro horretan, 19 lagunek hartzen dute parte, eta haien artean alderdiko hainbat hoteletako zuzendariak, jabeak eta harrerako langileak daude.

Ikastaroak dituen 33 orduetan, parte-hartzaileek eraginkortasunez kudeatzeko behar diren jakintzak eta tresnak eskuratu behar dituzte, baliagarriak izango baitzaizkie, hala 4 izarreko hoteletan, nola alderdiko landa-turismoko etxeetan. Gaur egun, praktika-aldia ere badago, hotelak ikasitako teoria praktikan jartzen has daitezen.

 

Goierrin Zerbitzu Turistikoak egiten dituzten enpresentzako produktua sortzea izeneko prestakuntzako ekintzaren bidez, produktu turistiko bat diseinatu nahi da, enpresei erabilera eta salmenta zehazteko aukera emateko. Ikastaro horretako parte-hartzaileak jarduera turistikoak egiten dituzten enpresak dira, gehienbat Goierri aldeko museoak eta interpretazioko zentroak. Ikastaroaren lehen zatian, alderdi hauek landu zituzten: produktua sortzeko alderdirik garrantzitsuenak, horretarako behar diren eragileak, eta produktua egokitzeko modua, zein bezerori dauden zuzenduta kontuan izanda. Ikastaroaren bigarren zatia abenduaren 16an izango da, eta, bertan, aurreko tailerrean sortutako produktua merkaturatzeko eta sustatzeko moduak landu, eta hainbat jarraibide emango dira helburu turistiko batean bezeroak leial bihurtzeko.
 

Gaur egun, turismoaren sektorea eraldatzen ari den industria bat da, enpresak bereizteko eta jarduera berrietara zabaltzeko joera baitago. Orain arte erabili den tradiziozko eredua nabarmen handitzen ari da, eta, ondorioz, errealitate turistiko ugari sortzen ari dira, arlo eta produktu turistiko ugarirekin sortu ere.

Eskaeraren bilakaera aldatu da, egungo eskaintza berriz egituratu da, eta teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen hasi dira; horiek horrela, prestakuntzako beharrizan eta eskaera berriak agertzen ari dira sektorean, eta horiek ezinbestez bete behar ditugu enpresen lehiakortasuna handitu ahal izateko. Horrez gain, Internetek aldaketa handia sortu du merkaturatzeko kanaletan, eta, horren ondorioz, iraultza izugarria izan da, eta aukera berri ugari azaldu dira non-nahi.

curso revenue management