Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadik web eta mugikorretarako aplikazio bat garatu du M_APP proiektuan, bidaietan ikasitakoa egiaztatzeko
Noticias
Fondo Formación Euskadik web eta mugikorretarako aplikazio bat garatu du M_APP proiektuan, bidaietan ikasitakoa egiaztatzeko
Proyectos Europeos
27.07.2015
Fondo Formación Euskadi lankidetzan aritzen da Europar Batasunaren Etengabeko Ikaskuntzako Programak finantzatutako M_APP proiektuan, besteak beste, web eta gailu mugikor, smartphone eta tabletetarako aplikazio bat garatzeko, eta, horren bidez, jendea atzerrian egon den bitartean ikasi duena egiaztatzeko, eta erakusteko nola eta noiz hartu dituzten trebetasun eta gaitasun berriak eta, horrela, beste pertsona batzuei aurkeztu ahal izateko.

Aplikazioaren bidez, arin eta erraz har daiteke ikasketen esperientziei buruzko informazioa, eta mota guztietako artxiboak igotzen ditu, wifi edo datu mugikorren bidez, "Ikaskuntzako esperientziaren egunerokoa" izenekora.
Rapdirabbit-ek (proiektuko enpresa bazkideak) Internet eta telefono mugikorretarako aplikazioaren iOS eta Android bertsioak garatu ondoren, eta proiektuan elkarlanean aritutako bazkideek feedbacka eta proben hainbat ziklo egindakoan, M_APP proiektuaren sareko esperientzia pilotua abian jarri da bazkide diren herrialde guztietan.