Inicio / Noticias / Proyectos Europeos / Fondo Formación Euskadiren BEPOSITIVE jardunaldietan hainbat gako azaldu ziren erakunde positiboak garatzeko

Noticias

Fondo Formación Euskadiren BEPOSITIVE jardunaldietan hainbat gako azaldu ziren erakunde positiboak garatzeko

Proyectos Europeos
15.09.2015
 Joan den irailaren 11n, ostiralarekin, BEPOSITIVE: ERAKUNDE POSITIBOAK GARATZEKO GAKOAK jardunaldiak izan ziren Bilboko Azkuna Zentroan, eta ekonomia-arlo desberdinetako -zerbitzuetako edo industriako- erakunde publiko eta pribatuetako hainbat ordezkari izan ziren bertan.
Joan den irailaren 11n, ostiralarekin, BEPOSITIVE: ERAKUNDE POSITIBOAK GARATZEKO GAKOAK jardunaldiak izan ziren Bilboko Azkuna Zentroan, eta ekonomia-arlo desberdinetako -zerbitzuetako edo industriako- erakunde publiko eta pribatuetako hainbat ordezkari izan ziren bertan.

Jardunaldiak goizez izan ziren, eta bertaratu ziren lagunei hainbat gako eskaini zizkieten erakunde eta pertsona positiboak lortzeko: teknikak, baliabideak eta tresnak, ondo garatu eta egoera zehatzei behar bezala egokituz gero, oso talde emankorrak eta eraginkorrak lortzeko lagungarriak direnak.

Fondo Formación Euskadiko zuzendari nagusia den Cosme Garayk eman zion hasiera saioari, eta, ondoren, Fondo Formación Euskadiko lankidea den Roberto Alcibarrek -estresa eta antsietatea gutxitzen duen mindfulness programa emateko ziurtagiria ere baduenak- mindfulness ariketa batzuk aurkeztu eta landu zituen bertaratutako lagunekin. Gaur egun erakunde handi askoren ahotan dabilen kontzientzia beteko teknika honek onura handiak ekartzen ditu, ondo egiaztatuta dagoenez. Google, eBay edo Apple bezalako multinazional handiek diotenez, mindfulness erabiltzen dute, eta horren emaitzak ondo neur daitezke: estresa eta laneko tentsioa gutxitzeko, komunikatzeko trebetasunak hobetzeko, etab.

"Kontzientzia osoak" eguneroko lanean zer esan nahi duen ikusi ondoren, Fondo Formación Euskadin Pirecow proiektu europarraren arduraduna den Mar Landak proiektuaren emaitzak azaldu zituen. Izan ere, lana amaituta, tresna interesgarriak sortu dira elkarlanean eta kudeatzen batera aritzeko. Tresna batzuk laguntza ematen diete coworking espazioei eta enpresei "barneko ekintzailetzako" proiektuak garatzeko, eta, horrela, produktu eta/edo prozesu berriak sortzeko, elkarlaneko lantalde eraginkorrak finkatuta. Bestalde, Marrek COWOPI aurkeztu zuen, coworking espazioetako kudeatzaileen beharrizan zehatzetara erabat egokitutako tresna: plataforma honek hainbat tresna bateratzen ditu, hain zuzen, MOOC (Massive Open Online Course) hezkuntza-baliabide irekia, PMBOOK tresnan oinarritutako proiektuak kudeatzeko edukiak dituena, eta sare bat, coworking espazioen arteko konexioa errazteko. 

Azkenik, AENOA elkarteko (Asociación Entidades Organizadoras Formación Continua) presidentea den Jose Luis Salguerok arau berriak Prestakuntza programatuaren arloan dituen aukerak azaldu zituen, eta aholkuak eman zituen sistemak kreditua kudeatzeko eskaintzen dituen aukera desberdinei buruz.

Azken batean, BEPOSITIVE jardunaldietan, egungo merkatuan lehian aritzeko moduko lantaldeak garatzeko ezinbestekoak diren hiru osagai aurkeztu ziren, Prestakuntza, Tresnak eta Finantzatzeko bideak, ikuspegi berritzaile batetik azalduta.  
bepositive