Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Fondo Formación Euskadiren JAKINBIDE Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak aurten ere bizitza osoko ikaskuntzaren kultura sustatuko du Ezkerraldean eta Meatzaldean

Noticias

Fondo Formación Euskadiren JAKINBIDE Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak aurten ere bizitza osoko ikaskuntzaren kultura sustatuko du Ezkerraldean eta Meatzaldean

Formación para el empleo
23.03.2015
Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak hainbat helburu izan ditu hasieratik bertatik, eta horiek zuzendu dute bere jarduna, sortu zenetik hona igaro diren 12 urteetan. Hain zuzen, helburu hauek: jarduteko 
Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak hainbat helburu izan ditu hasieratik bertatik, eta horiek zuzendu dute bere jarduna, sortu zenetik hona igaro diren 12 urteetan. Hain zuzen, helburu hauek: jarduteko esparruan egiten diren prestakuntzako jarduera eta ekimen guztiak biltzea eta eguneratuta izatea; esparru geografiko horretako jendeari aholkua eta orientabidea ematea; zeregin proaktiboa betetzea ikaskuntzaren eskaintza eta eskaera bultzatzeko; etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, antzemandako beharrizanak aintzat hartuta; eta, azkenean, zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzea.

Abian jarri zenetik, Fondo Formación Euskadiren Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuan 11.800 lagunek baino gehiagok hartu dute parte ikaskuntzarako informazio eta motibazioko saioetan, eta 4.100 lagunek baino gehiagok jaso dute aholkua banakako saioetan eta tutoretzetan.

Bizitza osoan ezagutzak ikasteak duen garrantziaz ohartzeko eta ikaskuntza hori sustatzeko sentsibilizazioko kanpainan, elkarrizketak egiten dira tokiko garapenaren ardura duten eragileen (instituzioen, gizarte, kultura eta prestakuntzako erakundeen...) arteko elkarlana indartzeko, eta, era horretan, ia 500 erakunderekin izaten dira harremanak.

Esperientzia horri esker, Etengabeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua sendo ezarrita dago Ezkerraldean eta Meatzaldean, eta herritarrek asko erabiltzen dute eta balio handikotzat dute

Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuaren bidez, zubiak eraiki nahi ditugu herritarren eta eskualdean prestakuntzaz arduratzen diren erakundeen artean. Era berean, urrats bat egin nahi dugu aurrera, bizitza osoko prestakuntzaren kulturan, udaleko eta/edo eskualdeko erakundeen artean informazioa bideratuz eta zerbitzu guztien arteko lankidetza sustatuz.

Fondo Formación Euskadi ikaskuntzarako bitartekotza-zerbitzua eskaintzen ari da 2003. urtetik hona, orduan sinatu baitzuen hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Harrez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat esparrutan jardun du, esate baterako, Behe Ibaizabal eskualdean (2003-2007), Aiaran, Goi Nerbioi eta Durangaldean (2004-2007) eta Ezkerralde eta Meatzaldean (2007-2015).

Sartu gure web orrian eta bete inprimakia interesatzen zaizkizun jarduerei buruzko informazioa lortzeko: http://www.jakinbide.info/registro. Bestela, idatz iezaguzu posta-helbide honetara: info@jakinbide.info.