Inicio / Noticias / Actualidad / Fondo Formación Euskadiren prestakuntza-zerbitzuen kalitatearekiko asebetetzea hobetu da

Noticias

Fondo Formación Euskadiren prestakuntza-zerbitzuen kalitatearekiko asebetetzea hobetu da

Actualidad
16.01.2017
Aurten ere Fondo Formación Euskadik prestakuntza-zerbitzuen kalitatearekiko asebetetzea nabarmen hobetu du, 2016an zehar 10 puntutatik 8,87ko batez besteko orokorrarekin. Datu horrekin, ikasleek jasotako zerbitzuaren kalitatea nola baloratu duten erakusten da, eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko indar betean lan egiten duen erakunde baten etengabeko ahaleginak bere ordaina jaso du.
Fondo Formación Euskadik duen irakasle-taldea da kalitateko prestakuntzari eusten dion zutabeetako bat, eta 8 urteetan jarraian bikaineko balorazioa jaso du. Aurten errekor berria lortu du: 10etik 9,37 puntu. Esperientzia zabala izanik -nola hezkuntza-esparruan, hala enpresa-arloan- eta irakasten dituen ikasgaiak luze-zabalean ezagututa, irakasleria da Fondo Formación Euskadik eskainitako prestakuntzaren kalitateari eusten dioten zutabeetako bat.

Irakasle-taldearen garrantzizko lanaz gain, funtsezkoa da talde teknikoak egiten duen lana, prestakuntza-jarduerak antolatu eta egokitzeko ardura bere gain hartuta, talde bakoitzaren behar eta ezaugarri jakinen arabera. Beti oso balorazio ona jaso izan duen arren, aurten ikasleek oraindik ere asebetetze-maila hobea adierazi dute prestakuntzako jarduerak antolatzearen inguruan, eta 8,97ko itema eskaini diote arlo horri.

2016ko batez bestekoak:
Prestatzailea: 9,37
Edukiak / Metodologia: 8,49
Baliabideak: 8,65
Ikastaroaren antolakuntza: 8,97
8,87ko batez besteko orokorra

Alderdi horiek lotura dute eginez ikasteko premisan oinarritutako gure metodologia aplikatzeko prozesuarekin: esperientziaren bitartez eta ikasleek parte hartuz ikastea; azpiegitura-hornikuntza eta baliabiderik egokienak erabilita, ikaskuntzako emaitza apartak bermatzen dituen kalitatezko prestakuntza egin daiteke.

Hurbiltasuna eta ondoan egotea -bai ikasleekin, bai eta erakunde bezeroekin ere- ardatz hartuta, prestakuntza egokitu ahal da kasu bakoitzeko berariazko beharretara, gure ikasleen eta prestakuntza-proiektuak garatzeko Fondo Formación Euskadi aintzat hartzen duten erakundeen asebetetze-maila handian eragin ona izatea lortuz.

Fondo Formación Euskadin gu geu etengabe hobetzea azpimarratzen dugu gure identitate eta motibazio ikur. Horregatik, sistema bat daukagu ematen ditugun zerbitzuekiko kalitatea, harrera eta gure bezeroen asebetetze-maila kontrolatzeko, UNE EN-ISO 9001:2008 arauaren arabera diseinatutako kalitateko prozeduretan jasotakoaren arabera. Kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema horiei esker, diseinatutako prozedurak zerbitzu bakoitzaren berezitasun jakinetara egokitu daitezke.

 
CALIDAD 2016