Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Gazteen kontratazioa bultzatzeko Lehen Aukera programa berria

Noticias

Gazteen kontratazioa bultzatzeko Lehen Aukera programa berria

Formación para el empleo
15.10.2014
Lehen Aukera programak diru-laguntzak ematen dizkie langabezian dauden eta beren titulazioarekin harremana duten lanetan esperientzia gutxi edo batere ez duten gazteei praktikako kontratuak egiten dizkieten enpresei. Gaitutako lana egiteko behar diren trebetasunak handitzeko lanbide-trebakuntza hobetu nahi duten 2012/2013ko unibertsitateko tituludunei zuzendutako laguntza-deialdia da Lehen Aukera. 
 Lehen Aukera programak diru-laguntzak ematen dizkie langabezian dauden eta beren titulazioarekin harremana duten lanetan esperientzia gutxi edo batere ez duten gazteei praktikako kontratuak egiten dizkieten enpresei. Gaitutako lana egiteko behar diren trebetasunak handitzeko lanbide-trebakuntza hobetu nahi duten 2012/2013ko unibertsitateko tituludunei zuzendutako laguntza-deialdia da Lehen Aukera.

(EHAA, 2014-08-11)

Fondo Formación Euskadik, Lehen Aukera programako zentro lankidea denez, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkizu zure enpresari izapideak egiteko. Diru-laguntza lortu nahi duten enpresek baldintza hauek bete behar dituzte:

Praktikaldiko kontratuetarako baldintzak:

  • Enplegu garbia sortu behar da, diruz lagundutako kontratua duen pertsona enpresan sartu baino 6 hil lehenago enpresak zituen langile-zerrendako guztizko batez besteko kopuruarekin erkatuta.
  • Kontratuak 6 hilabeteko iraupena izan behar du gutxienez.
  • Kontratuek 2014ko abenduaren 20a iritsi aurretik hasi behar dute.
  • Kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailarako edo prestakuntzarako egokiak diren lanpostuetarako kontratazioa izango da.
  • Kontratuak idatziz egin behar dira eta, besteak beste, jasota utzi behar dira hasteko eta bukatzeko egunak, eta urteko soldata gordina. Soldata honako hau izango da, gutxienez: 1.051 €/hilabete, 1. taldeko titulazioa duten pertsonak badira; eta 872 €/hilabete, 2. taldeko titulazioa badute (zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuei dagozkie).
  • Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira (bigarren kasuan, sekula ez dira finkatutako lanaldiaren %70etik beherakoak izango).
 

Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izango dute.
  • Langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egongo dira.
  • Titulazio hauetakoren bat izango dute:
1. taldea: Unibertsitateko lizentziaduna edo graduduna, ingeniaria, arkitektoa.
- Unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.
2. taldea: LH-ko goi-mailako edo maila ertaineko teknikaria.
- Modu ofizialean onartuta dauden beste titulazio baliokide batzuk.
- Profesionaltasuneko ziurtagiria.
  • Kontratuaren hasierako data iritsi aurreko 30 egutegi-egunetan lan egin gabea izango da.
  • Adinaz hala badagokio, Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean izena emanda egongo da, eta sistema horretan sartzeko bete behar diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko ditu. Sartu Gazteentzako Berme Sistemako informazioan.
 
Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa zehazteko, soldata gordina hartuko da aintzat, era honetan:



Hileko soldata gordina

Diru-laguntza
1. tartea872 € eta 1.050 € artean2.450 €
2. tartea1.051 € eta 1.290 € artean2.950 €
3. tartea1.290 € baino gehiago3.620 €





Diruz lagundutako kopuru horiek lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuak badira, lanaldiaren arabera zehaztuko dira zenbatekoak.

Kontratuek gutxienez 12 hileko iraupena badute, zenbatekoa %10 gehituko da.

Prozedura:

Fondo Formación Euskadik, Lehen Aukera programako zentro lankidea denez, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkizu izapideak egiteko.

Enpresek eskabideak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da.

Aldeko jakinarazpena jaso eta 7 eguneko epean, enpresak enplegu-eskaintza aurkeztu beharko du Lanbideko bulegoan edo zentro lankide batean (Fondo Formación Euskadin). Diruz lagundutako kontratua formalizatu ondoren, 10 egun balioduneko epean diru-laguntzaren lehen ordainketa eskatuko du.

Argibide gehiago nahi badituzu edo programa honetan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan pertsona honekin:

Noelia Ruiz 

Tel.: 94 418 60 50