Inicio / Noticias / Formación continua / Hobetuz Ikastaroen Programazioa – Fondo Formación Euskadi Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak %100 diruz lagunduta
Noticias
Hobetuz Ikastaroen Programazioa – Fondo Formación Euskadi Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak %100 diruz lagunduta
Formación continua
16.05.2016
EAEn lanean ari diren langileei lehentasunez bideratuta eta %100 diruz
lagunduta dauden Hobetuzen ikastaroen behin-behineko ebazpena argitaratu
ostean, Fondo Formación Euskadik Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako
zentroetan programatu dituen ikastaroen eskaintza aurkeztuen du.
- Aurtengo prestakuntza-eskaintzako ikastaroek era askotako berrikuntzak dituzte aurreko urtekoekin erkatuta; hona hemen prestakuntza-ekintzetako batzuk:
- Mindfulness, estresa eta herstura gutxitzeko
- Arduino
- Aplikazio mugikorrak garatzen hastea (JAVA)
- Prezi: aurkezpenak egiteko artea
- Ziurtagiri digitala eta izapideak sarean egitea
- Elkarlanerako web tresnak
- Ukitu digitalak Photoshopekin
- Bektore Marrazkia I
- Maketazioa Adobe Indesignekin
ikastaro guztiak
Bestalde, fabrikazio mekanikoko espezialitateko ikasleek askotan eskatzen dituzten ikastaroak bildu ditugu programan; hala nola Soldatze elektrikoa eta TIG Soldatzea. Horiez gain, logistikako espezialitatean, UNE-EN arauaren arabera irakatsitako igotzeko orgatilen eta plataforma jasotzaileen ikastaroak sartu ditugu.
Bada beste berrikuntza bat, profesionaltasuneko ziurtagirien arloan, hain zuzen, "Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza" profesionaltasun-ziurtagiria. "Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan" eta "Mikroenpresak sortzea eta kudeatzea" ziurtagiriak bezalaxe, osorik edo prestakuntza-moduluka egin daiteke.
Lanbide-gaitasunak aitortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko xedatze-gunean izena eman duten lagunentzat, prestakuntzako unitate hauek eskaintzen ditugu:
Pertsonei erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiriko UF0131_ Erakundeetan dauden mendeko pertsonekin komunikatzeko teknikak unitatea eta pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiriko UF0124_Erlazioa, komunikazioa eta behaketa mendeko pertsonarekin eta haren ingurunearekin unitatea.
Prestakuntza bitartez ikasleen egiaztagiriak bideratzea da helburua, esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko gailuan nekez egiazta daitezkeen moduluak baitira.
