Inicio / Noticias / Actualidad / Ikaskuntza-gune birtual berria Fondo Formación Euskadin

Noticias

Ikaskuntza-gune birtual berria Fondo Formación Euskadin

Actualidad
10.04.2014
 Fondo Formación Euskadik ikasteko duen gune birtuala berritu du, Learning By Doing plataformak dituen prestazioa eta kalitatea hobetuz. Fondo Formación Euskadiren gune birtuala tresna egokia da, online ikasketan erabiltzeko edota aurrez aurreko ikaskuntzan osagarri moduan izateko. Eragin-trukea egon daiteke hainbat modalitateren artean, eta erabiltzaile bakoitzak dituen beharrizan zehatzetara egokitu daiteke.
Fondo Formación Euskadik ikasteko duen gune birtuala berritu du, Learning By Doing plataformak dituen prestazioa eta kalitatea hobetuz. Fondo Formación Euskadiren gune birtuala tresna egokia da, online ikasketan erabiltzeko edota aurrez aurreko ikaskuntzan osagarri moduan izateko. Eragin-trukea egon daiteke hainbat modalitateren artean, eta erabiltzaile bakoitzak dituen beharrizan zehatzetara egokitu daiteke.

Hainbat tresna erabiltzen ditu irakasleen eta ikasleen arteko eragin-trukea era pribatuan eta publikoan sustatzeko, esate baterako, lan-taldeak kudeatzeko tresnak, txatak, foroak, partekatutako dokumentazioa, banakako edota taldeko ariketak... Era horretan, ikaslea da bere prestakuntzako esperientziako protagonista.

Ikasle bakoitzaren ikaskuntza ebaluatzen da, ariketen eta galdetegien bidez. Txostenak eginez, zehatz azter daitezke online ikasketan egindako konexioak eta emandako denbora, eta beste alderdi batzuk ere bai.

Ikasketa sinkrono eta/edo asinkrono honetan, ikasleak berak erabakitzen du ikasteko izango duen ordutegia, eta zeregin aktiboa eta arduratsua hartzen du bere ikaskuntza-prozesuan.

Fondo Formación Euskadiren plataforma berriak behar bezala betetzen du profesionaltasuneko ziurtagiriak online modalitatean emateko modua arautzen duen urriaren 10eko ESS/1897/2013 araua. Egokitzapen horri esker, Fondo Formación Euskadik profesionaltasuneko ziurtagiriak eman ahal izango ditu teleprestakuntzako modalitatean, gaur egun duen aurrez aurreko modalitateaz gain.

Fondo Formación Euskadiren prestakuntzako eskaintzak erantzuna emango die Lanbide Prestakuntzen Katalogo Nazionaleko lehenengo hiru prestakuntza-mailei.

Une honetan, profesionaltasuneko 25 ziurtagiri ditugu aurrez aurreko modalitatean, eta lanean ari gara behar bezala egokitzeko eta teleprestakuntzaren modalitatean dauden arauak betetzeko. Egokitzapen horiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatu eta baliozkotuko ditu, erregistratzeko epea zabaldu ondoren.

Bestalde, egokitzapenak aukera emango digu bezeroei gune birtuala eta eduki erakargarria, intuitiboa eta elkarreragilea eskaintzeko. Hori lagungarria izango da elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko eta lanposturako behar diren gaikuntzak garatzeko. Ikaskuntzarekin batera, gaian adituak diren tutoreak egongo dira ondoan beti, ikaslea esperientzia horretan gidatzeko eta garapen profesionalerako behar dituen lanabesak eskuratzeko.

Fondo Formación Euskadik prestakuntzako eskaintza dibertsifikatua eta malgua du, gure bezeroek dituzten beharren arabera egokitzeko modukoa.

Online modalitatean eskura dauden lanbide-arloak eta, orobat, Learning By Doing gune birtualak eskaintzen dituen bestelako aukerak ikusteko eta demoak probatzeko, erabiltzaileek sarbideko datuak eskatu beharko dituzte, inolako konpromisorik gabe, eta gero datu horiek sartu beharko dituzte.