Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Ikusi zein diren nahierako planak diseinatzeko aukera ematen dizuten prestakuntza-laguntzak

Noticias

Ikusi zein diren nahierako planak diseinatzeko aukera ematen dizuten prestakuntza-laguntzak

Formación para el empleo
14.03.2014
 Etengabeko prestakuntza pertsonen gaitasunen hobekuntza bermatzeko enpresek duten tresna estrategikoetako bat da.
 Etengabeko prestakuntza pertsonen gaitasunen hobekuntza bermatzeko enpresek duten tresna estrategikoetako bat da.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresek hainbat baliabide dituzte beren prestakuntzako planak finantzatzeko. Hala ere, enpresa askok ez dakite hori, diru-laguntzak galtzen dituzte, eta, beraz, maiz, ez da prestakuntzarik egoten.

Laguntzak ezagutzera eman eta haietaz baliatu nahian, Fondo Formación Euskadin, informazio eta aholkularitzako gune bat eskaintzen dugu, laguntza horien inguruan sortutako kontsulta guztiei erantzuna emateko. Gune hori gure web-orrian dago sartuta, eta Prestakuntzako laguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa du izen. Horren bidez, laguntzak erabiltzean eta kudeatzean azal litezkeen zalantza guztiak argitu, eta informazioa ezagutzera eman nahi dugu.

Gaur egun, prestakuntzako ekintza estrategikoak egiteko ditugun laguntza ekonomikoak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarenak (Hobetuz) eta hobari duen prestakuntzarenak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek dituzten bi bide horiek eta haien ezaugarriak kontuan izanik, enpresek urteko lehen hiru hilekoan egin beharko lukete prestakuntzako plana. Izan ere, era horretan, plangintza egokia izanik eta Fondo Formación Euskadi bezalako enpresa baten laguntzaz, enpresek diru-laguntza horiek optimizatu ahal izango lituzkete. Langileen beharrizanetara guztiz egokitutako prestakuntzako programen bidez, enpresako langileen prestakuntza hobetu ahal izango lukete. Laguntzak behar bezala kudeatuz gero, neurrira egindako prestakuntzako ekintzak garatzeak eragindako kostuaren %100 berreskura lezakete.

Fondo Formación Euskadik 30 urte baino gehiagoko esperientzia du pertsonen prestakuntza eta gaitasunaren esparruan, osoko zerbitzua eskaintzen du, eta horrek lana errazten die bezeroak diren enpresei, prestakuntzako planak osorik eta eraginkortasunez kudeatzeko. Horregatik, urtero, enpresa askok jartzen dute plan osoa diseinatzeko lana Fondo Formación Euskadiren eskuetan. Plan bakoitza zehatz-mehatz aztertzen eta diseinatzen dugu, bezero bakoitza aintzat hartuta, eta, gehienetan, neurrira egokitutako prestakuntzako ekintzak sortzen ditugu, enpresek dituzten beharrak eta eratu beharreko taldeen bereizgarriak kontuan izanik.