Inicio / Noticias / Actualidad / Isabel Vázquez etorkizuneko lanbideez eta lanerako irtenbide gehien duten enplegu-zokoez hizketan PRESTIK14 Azokan

Noticias

Isabel Vázquez etorkizuneko lanbideez eta lanerako irtenbide gehien duten enplegu-zokoez hizketan PRESTIK14 Azokan

Actualidad
15.12.2014
Joan den azaroaren 26an, Fondo Formación Euskadiko Aholkularitza eta Berrikuntzako Isabel Vazquezek hitzaldi bat eskaini zuen. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta Euskalduna Jauregian azaroaren 25ean eta 26an izan den Prestik14 Gazteen Enplegu Azokaren barruan egindako 25 hitzaldietako bat izan zen. 

‘Etorkizuneko lanbideak, asmamen eta berrikuntza gisa izenburuaren azpian, Isabelek lanbideetan izan den bilakaera erakutsi zuen, eta etorkizunerako ibilbidea, bilakatzeko motibazioak, eta aldaketen eta aurrerapenen aurrean egin beharreko egokitzapenak aztertu zituen. Hitzaldian, etorkizuneko lanbideen gakoak eskaini zizkien bertaratu ziren gazteei, orientabide gisa, prestakuntza bideratzean egungo lan-merkatuan agertzen ari den aukera-sorta berria aintzat har zezaten.

Aurten, Gazteen Enplegu Azokaren laugarren edizioan, 10.000 gazte izan dira, eta horietatik erdiak antolatu diren hitzaldietan eta tailerretan hartu dute parte. Azoka-egunetan, 241 gazteri egin diete elkarrizketa, 150 lanpostu betetzeko.

Fondo Formación Euskadi ere bertan izan da, eta, postuetan, langile gaituek orientabidea eman diete hala nahi izan duten gazteei.