Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Jakinbide Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzu gisa sendotu da

Noticias

Jakinbide Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzu gisa sendotu da

Formación para el empleo
13.10.2015
2014-2015 ikasturtea amaitu da, eta aurten ere jende askok hartu du parte Fondo Formación Euskadik kudeatzen duen Jakinbide - Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuan, hain zuzen, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herritarrek. 
 2014-2015 ikasturtea amaitu da, eta aurten ere jende askok hartu du parte Fondo Formación Euskadik kudeatzen duen Jakinbide - Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuan, hain zuzen, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herritarrek.

Zerbitzua abian jarri zenetik, 12.400 lagunek baino gehiagok hartu dute parte ikaskuntzarako informazio eta motibazioko saioetan, eta 4.650 pertsonari baino gehiagori eman zaizkie laguntza eta tutorizazioa banakako saioetan. Datu horiek ikusita, Etengabeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua sendo ezarrita dago Ezkerraldean eta Meatzaldean, eta herritarrek asko erabiltzen dute eta balio handikotzat dute.

Ezkerraldean eta Meatzaldean eskatzen den prestakuntza oso zabala da eta aski barreiatuta dago, eta, horregatik, Jakinbidek egiten duen lana funtsezkoa da dagoen informazio osoa zentralizatu ahal izateko. Jakinbidek zubiak eraiki nahi ditu herritarren eta eskualdean prestakuntzaz arduratzen diren erakundeen artean. Era berean, urrats bat egin nahi du aurrera, bizitza osoko prestakuntzaren kulturan, udaleko eta/edo eskualdeko erakundeen artean informazioa bideratuz eta zerbitzu guztien arteko lankidetza sustatuz. Aurten, bitartekaritza-taldea bere jardute-eremuan dauden erakundeen %90arekin jarri ahal izan da harremanetan.

Azken ikasturtean, 615 lagunek jaso dituzte Jakinbideren informazioa eta aholkua, eta 562ri egin dizkiete elkarrizketa haien interesen berri gehiago izateko. Jakinbidek lan garrantzitsua egin du mota guztietako erakundeek (elkarteek, gizarte-etxeek, kultura-zentroek...) egiten dituzten etengabeko ikaskuntzako ekintzak sustatzeko eta bultzatzeko. Guztira, prestakuntzako 24 ekintza izan dira, eskaintza sustatzeko jarduera gisa. Bestalde, 164 jarduera egin dira, zerbitzuko erabiltzaileen artean eskaera pizteko.

Urtero-urtero, Jakinbide - Etengabeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzuak hobekuntzak egiten ditu, eta jarraipena ematen dio zerbitzuari. Era horretan, zerbitzuaren kalitatea hobetu, eta estaldura zabaldu ahal du, betiere, neurrira egindako tratu hurbila izanda erabiltzaileekin eta erakundeekin.

Jakinbidek hainbat helburu izan ditu hasieratik bertatik, eta horiek zuzendu dute bere jarduna, sortu zenetik hona igaro diren 12 urteetan. Hain zuzen, hauek: jarduteko esparruan egiten diren prestakuntzako jarduera eta ekimen guztiak biltzea eta eguneratuta izatea; esparru geografiko horretako jendeari aholkua eta orientabidea ematea; zeregin proaktiboa betetzea ikaskuntzaren eskaintza eta eskaera bultzatzeko; etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, antzemandako beharrizanak aintzat hartuta; eta, azkenean, zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzea.
servicio-mediacion