Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Kualifikazio eta Enpleguari begirako Programa Integrala (KEPI) Portugaletera iritsi da. Bilboko Merkataritza Ganberak sustatzen du, Fondo Formación Euskadiren laguntzaz
Noticias
Kualifikazio eta Enpleguari begirako Programa Integrala (KEPI) Portugaletera iritsi da. Bilboko Merkataritza Ganberak sustatzen du, Fondo Formación Euskadiren laguntzaz
Formación para el empleo
06.07.2016
Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek uste sendoa dute oso
garrantzitsua dela hezkuntzan eta formazioan inbertitzea gazte
portugaletetarrek ogibide jakinetan oinarrizko gaitasunak lortzeko.
Hala, haien enplegugarritasuna hobetzeaz gain, enplegu-aukerak ere
irekiko zaizkie. Hori dela eta, Udalak Kualifikazio eta Enpleguari
begirako Programa Integrala garatzearen aldeko apostua egin du,
garbiketa arloari dagokiona, hain justu ere.
Gaitasun Planak gazteentzat espreski diseinaturiko jarduketa-sorta bat du. Izan ere, gazteek Espainiako nazionalitatea, Europar Batasunaren barruan dauden Estatu batekoa edo bizileku- baimena izan behar dute, adina 18 urtetik 30era bitartekoa delarik. Gutxieneko titulaziodunek edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa dutenek ere parte hartu ahal dute. Horretaz gain, eskabide- orria aurkezteko data baino 30 egun natural lehenago lanik egin ez izana eta aurreko hiru hilabeteetan hezkuntza-jarduketarik jaso ez izana ere betekizun dute.
KEPI Planak 142 ordu ditu, urri eta azaroan banatuak. Formazio-ibilbidea osotasunean dago diseinaturik. Abiaburua deiera-orientazioa denez gazte bakoitzari dagozkion beharrizanak antzematen dira. Ondotik, formakuntza berariazkoa eta enborrekoa ere lantzen dira. Azkenik, enpresetara hurbiltzeko neurri eta jarduketak egingo dira, laneratzekoak barnean hartzen dituelarik.
Formazio berariazkoa
Formazio enborrekoa
Halaber, izen-ematea Portugaleteko Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke irailaren 16ra arte (Portugaleteko gazteen parte-hartzea irailaren 9ra arte lehenetsiko da). Plaza-kopurua mugatua da eta inskripzioak jaso ahala esleitu egingo dira.
Informazio gehiagorako:
Gazteentzako Informazio Bulegoa
Martín Fernández Villarán kalea z.g.
94 472 93 13
juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-19:00

- Oinarrizko gaitasunak: hizkuntza eta matematikak (30 horas)
- Formazio teknikoa
- 2 Formazio Modulu: Eraikin eta Lokaletako Azalera eta Altzarien Garbiketari buruzko Lanbide-Ziurtapena (SSCM0108):
- MF0972_1: Eraikin eta Lokaletako zoru, horma eta sabaien garbiketa, tratamendua eta mantenua
- MF1087_1 Eraikin eta lokaletako kristalen garbiketa (30 ordu) - Alturako lan-modulua (8 ordu)
- 2 Formazio Modulu: Eraikin eta Lokaletako Azalera eta Altzarien Garbiketari buruzko Lanbide-Ziurtapena (SSCM0108):
Formazio enborrekoa
- Formazioa informazio- eta komunikazio-teknologietan (10 ordu)
- Formazioa enplegugarritasunean eta gizarte-trebetasunetan (30 ordu)