Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Lanbide berdea, etorkizuneko sektorea

Noticias

Lanbide berdea, etorkizuneko sektorea

Formación para el empleo
01.02.2013
 Enplegurako prestakuntza

Lanbide berdea modu egokia da lana aurkitzeko, krisitik irteteko eta ingurumena zaintzen laguntzeko. Haren bidez, enpresek eta sektore ekonomikoek ingurumenean duten inpaktua leuntzen da, eta iraunkorra den jarduera-maila lor daiteke.
 Enplegurako prestakuntza

Lanbide berdea modu egokia da lana aurkitzeko, krisitik irteteko eta ingurumena zaintzen laguntzeko. Haren bidez, enpresek eta sektore ekonomikoek ingurumenean duten inpaktua leuntzen da, eta iraunkorra den jarduera-maila lor daiteke.

Lanbide berdea etorkizuneko errealitatea da. Hortaz, egoera berri horretara egokitzen diren lehenengoek abantaila argia izango dute lehian aritzeko. Aurreikuspenen arabera, hemendik 2020. urtera arte, Europar Batasuneko 14,6 milioi pertsonak lan egingo dute lanbide berdeetan, eta Espainian 2 milioi lanpostu berde sortuko dira. Lanpostu horiek ingurumenaren mende daude, berdeagoa izango den ekonomiaranzko trantsizioan sortu, ordezkatu edo birdiseinatuko baitira.

Horiek horrela, Fondo Formación Euskadik sektore horretako prestakuntza bultzatzea erabaki du. Ildo horretan, bi ikastaro atera ditugu, lanbide berdearen esparruan lan egin nahi duten eta prestakuntza-maila altua duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

Hala "Merkaturako ingurumen-ziurtagiria" izeneko ikastaroak (350 ordukoa), nola "Eraikinetan energia berriztagarrirako instalazioak diseinatzea, jartzea eta mantentzea" izenekoak (180 ordukoa) batera uztartzen dituzte prestakuntza eta enpresetan prestakuntzako praktikak egiteko aukera. Zati teorikoan, behar diren jakintzak irakatsiko zaizkie parte-hartzaileei, gero, zati praktikoan, ekintza iraunkorrerako proiektua gauzatu ahal izan dezaten praktikak egiten dituzten enpresan.

Zuzeneko ikastaroetan, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza jasoko dute, hain zuzen, %100.

Eskaintzen diren ikastaroei buruzko argibide gehiago behar baduzu, egin klik lotura honetan