Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Lanbidek diruz lagundutako ikastaroetan izena emateko epea zabalik. Langabetuei zuzenduta daude lehentasunez

Noticias

Lanbidek diruz lagundutako ikastaroetan izena emateko epea zabalik. Langabetuei zuzenduta daude lehentasunez

Formación para el empleo
09.09.2016
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak 2016an diru-laguntzak banatzeko lehen ebazpena argitaratu du irailaren 1ean, lehentasunez langabetuei zuzendutako prestakuntzako ekintzak egiteko, Euskadiko enplegurako lanbide-prestakuntza arautzen duen 2016ko maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
FONDO FORMACIÓN EUSKADI, S.L.L. enpresak aurkeztu duen prestakuntzako plan osoa aldeko ebazpena jaso du. Horren ondorioz, irailetik aurrera, prestakuntzako espezialitateen eta profesionaltasuneko ziurtagirien aukera zabala -osoak eta modulatuak- eskainiko diegu gure hiru zentroetan sartzeko baldintzak betetzen dituzten langabetuei. Hain zuzen, Trapagarango zentroan (Bizkaia) prestakuntzako 42 ekintza eskainiko ditugu, Errenterian (Gipuzkoa) 14 ekintza eta Gasteizen 9.
 
Prestakuntzako ekintzek era askotako familia profesionalak hartzen dituzte barne, besteak beste, “Administrazioa eta kudeaketa”, “Fabrikazio mekanikoa”, “Elektrizitatea eta elektronika”, “Merkataritza eta marketina” eta “Ostalaritza eta turismoa”.
 
Prestakuntzako ekintzetan izena emateko, jo LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrira: www.lanbide.euskadi.eus.
Gure orrialdean ere baduzu ikusgai: www.ffeuskadi.net
 
lanbide2015