Inicio / Noticias / Formación para el empleo / Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa profesionaltasuneko egiaztagiriko ikasleak sarituta Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-ideien 6. lehiaketan

Noticias

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa profesionaltasuneko egiaztagiriko ikasleak sarituta Ezkerralde eta Meatzaldeko enpresa-ideien 6. lehiaketan

Formación para el empleo
13.06.2014
 Joan den maiatzaren 30ean, ostiralarekin, Fondo Formación Euskadik emandako "Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa" profesionaltasuneko egiaztagiriko ikasleek 3. akzesit saria jaso zuten, "Meatzaritzaren Azoka" proiektuagatik. Ainara Melladok ordezkatuta, ikasleak lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian izan ziren. 
 Joan den maiatzaren 30ean, ostiralarekin, Fondo Formación Euskadik emandako "Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa" profesionaltasuneko egiaztagiriko ikasleek 3. akzesit saria jaso zuten, "Meatzaritzaren Azoka" proiektuagatik. Ainara Melladok ordezkatuta, ikasleak lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian izan ziren. Guztira, 231 negozio-ideia aurkeztu ziren, eta 274 pertsona egon ziren tartean sartuta, 177 emakume eta 97 gizon.

Aurkeztu diren proiektuek ekintzailetzako kultura sustatu nahi dute Ezkerraldean eta Meatzaldean, eta, gainera, talentua eta sormena bultzatu, eta laguntza eman nahi dute bertako ekonomia indartuko duten negozio-ideia berritzaileak garatzeko. Barakaldoko alkatea den Alfonso Garcíaren ustez, lehiaketak agerian uzten du udalerrietan ekintzaletzan aritzeko egon daitekeen indar izugarria. "Meatzaritzaren Azoka" izeneko proiektuan, herri-azoka bat antolatu nahi da, meatzaritzari lotutako gaietan ardaztuta, era honetako ekitaldiak eginez: meatzaritzari lotutako lanbideen erakusketak, ipuin-kontalariak, antzerkia, animazioko taldeak, bertako musika-taldeak, hainbat saltoki eta bertako produktuen dastaketa.? Oso ideia deigarri eta interesgarritzat jo zen, eta, beraz, beharbada, hemendik denbora batera udalerrian gauzatu ahal izango da.

11 ikasleek ikastaro batean garatu dute saritutako proiektua, hain zuzen, Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak - Eusko Jaurlaritzak) eta Hobetuz fundazioak finantzatu duten eta Fondo Formación Euskadik Trapagarango instalazioetan eman duen "Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa" ADGD0210 profesionaltasuneko egiaztagiria izeneko ikastaroan. Guztira prestakuntzako 520 ordu eman dira, enpresetan praktikak egiteko 40 orduak barne hartuta. Horren bidez, ikasleek lanbideko gaitasunak eskuratu ahal izan dituzte, besteak beste, negozio txikietako edo mikroenpresetako ekimenak zuzentzeko, eta, orobat, beren negozioko estrategiak planifikatu eta abiarazteko.
Premio