Inicio / Noticias / Novedades formación programada / Zuzeneko prestakuntza da euskal enpresek gehien erabilitako prestakuntza-modalitatea

Noticias

Zuzeneko prestakuntza da euskal enpresek gehien erabilitako prestakuntza-modalitatea

Novedades formación programada
24.11.2015
 Enpleguko Prestakuntza emateko Hiruko Fundazioak Eskatutako Prestakuntzari buruz egin duen azterketaren arabera, enpresen %81ek uste dute prestakuntzak aski edo asko hobetu duela beren enplegatuen gaikuntza eta egiten duten lana. Hala ere, ez du ia eraginik soldata hobetzeko edo lan-kategoria igotzeko.
Enpleguko Prestakuntza emateko Hiruko Fundazioak Eskatutako Prestakuntzari buruz egin duen azterketaren arabera, enpresen %81ek uste dute prestakuntzak aski edo asko hobetu duela beren enplegatuen gaikuntza eta egiten duten lana. Hala ere, ez du ia eraginik soldata hobetzeko edo lan-kategoria igotzeko.

Aurreko urtearekin erkatuta, Estatuan behera egin du enpresa prestatzaileen kopuruak. Aitzitik, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2014an, geldiarazi egin da hobaria jasotako prestakuntzako enpresen galera, aurreko ekitaldian hasitako joera. 2013an 22.072 prestakuntza-enpresa zeuden, eta 2014an 22.336: 264 enpresa gehiago. Enpresen kopuruan izandako igoera arin horretan, 1 eta 9 langile arteko mikroenpresak nabarmentzen dira, 354 prestakuntza-enpresa berri izan baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen estaldura-tasa puntu bat igo da: %33,4 2013an eta %34,5 2014an. Hala gertatu da, Gizarte Segurantzan inskribatuta dauden eta sistemaren onuradun diren enpresen kopurua gutxitu delako; ez hainbeste prestakuntzako enpresak sartu direlako.

Bestetik, urteko prestakuntzaren bolumena txikiagoa da 2013an baino, parte-hartzaileen kopuruak %2,1 egin baitu behera, eta prestakuntzako orduek %3,2.

Euskal Autonomia Erkidegoan, zuzeneko prestakuntza da oraindik euskal enpresek gehien erabiltzen duten prestakuntzako modalitatea: 117.168 parte-hartzaile, hau da, prestatutako pertsonen %67,2, Estatuko batez besteko kopurua (%58,8) baino askoz altuagoa. Era berean, modalitate horrek bereganatu ditu urtean barrena egindako prestakuntzako orduen kopururik handiena: %45,1 Hala ere, prestatutako pertsonen kopuruarekin erkatuz gero, prestakuntzako modalitaterik laburrena da: 16,5 ordu batez beste parte-hartzaile bakoitzak.

2014an parte-hartzaile gehien izan zuen prestakuntzako edukia Laneko arriskuen prebentzioa izan zen, gainerako autonomia-erkidegoetan bezala.

2014an egin diren prestakuntzako ekintzak Segurtasun eta ingurumeneko eta Administrazio eta kudeaketako lan-familiekin dute zerikusia gehienbat: parte-hartzaileen %21,8 eta %21, hurrenez hurren. Horren ondoren, zeharkako gaiak biltzen dituen Prestakuntza osagarriko lan-familia dago: parte-hartzaileen %11,8. 

ITURRIA: Enpleguko Prestakuntza emateko Hiruko Fundazioa 
modalidad formacion